Saltar al contenido

Hornidurak. Ura

AGUA

Nola kudeatzen da uraren zerbitzua?

Udalei dagokie ur edangarria etxeetara banatzeko ardura; eta hori egiteko, zenbait gestio-formula aukera ditzakete:

  1. Zuzenekoa.
  2. Enpresa baten bitartez; kapital publikokoa, pribatukoa edo mistoa izan daiteke.
  3. Udalerrien Mankomunitate baten bitartez edo beste Herri Administrazioekin eratutako Partzuergo baten bitartez.


Zein kontzeptu fakturatzen dizkigute aldizka uraren ordainagirian?

Uraren zerbitzuagatik kobratzen diren tarifak asko aldatzen dira leku batzuetan eta bestetan, bai ordainagiriaren egituran bertan bai zenbatekoan:

-         Udalerri batzuetan kuota finkoa kobratzen da ura banatzeko zerbitzua erabiltzeko eskubideagatik. Beste batzuetan, uraren kontsumo minimoa ezartzen da, eta hori fakturatu egiten da, kontsumitu edo ez kontsumitu.

-         Uraren kontsumoa azkeneko irakurketatik egungora dagoen aldeak adierazten du. Leku batzuetan, dena prezio berean fakturatzen da; beste batzuetan, prezio desberdinak aplikatzen dira kontsumo-zatika (adibidez, m3 bakoitzeko kopurua handiagoa kobratuz, aurretik ezarritako mugak gainditzen badira).

-         Kontadorearen alokairua, hala badagokio.

-         Ura banatzeko ordainagiriarekin batera, beste kontzeptu batzuk ere kobratzen dira, eta horiek ere aldatu egiten dira udalerri batzuetan eta besteetan, hala nola, saneamendua eta arazketa. Horrela, adibidez, Bilboko eremu metropolitanoan, uraren kontsumoaren %100eko kopuru gehigarri bat kobratzen da Saneamenduko Plan Integrala finantzatzeko.

-         Dagokion BEZ, hala dagokionean, kontzeptu bakoitzari. Uraren kontsumoak %8 ko tasa dauka.

ERREKLAMAZIOAK

Edozein erreklamazio, kontsulta edo argitze egiteko, zuzenean jo daiteke zerbitzua hornitzen eta kobratzen duen erakundera, eta formulario egoki batzuk eskatu, erreklamazioa, kontsulta edo dena delakoa egiteko.<0}

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52