Saltar al contenido

Hornidurak. Gasa

GAS

Sektorea liberalizatzeak ez dakar inolako aldaketarik gas naturalaren ohizko hornikuntzan. Kontratua daukan eta hemendik aurrera zure kontsumoa fakturatuko duen enpresaren titulartasuna bakarrik aldatzen da. Gas naturala hornitzeari utziko diote enpresa bantzaileak, eta gasaren merkaturatzaileek bakarrik hornituko dute.

Merkaturatzailea (erabiltzaileek kontratatzen dutena) izango da arduraduna zure beharretara ondoen egokitzen diren eskaintzak helarazteko eta, interesatuta bazaude, salmenta egiteko. Era berean, bera arduratuko da hornidura berrietako altak egiteaz eta zure kontratuen gaineko aldaketez edo kontsultez. Enpresa banatzaileak emandako irakurketetan oinarrituta fakturatuko ditu merkaturatzaileak zure kontsumoak. Beraz, edzoein kontrataziotarako, aldaketatarako edo kontsultatarako, zure enpresa merkaturatzailera jo behar duzu.

Banatzailea sareaz eta hango eragiketez arduratzen da, eta gainera, merkatu erregulatuan tarifan dauden bezeroekiko arreta kudeatzen du. Erregulazioak honako obligazioak ezartzen dizkio banatzaileari:

·       Zerbitzuaren kalitatea bermatzea, Administrazioak ezarritako parametroen arabera.

·       Kontadoreak irakurtzea.

·       Banatzailearen instalazioen kalitatea ikuskatzea eta bermatzea neurtze-ekiporaino, eta erabiltzaile berriak konektatu aurretik edo daudenak aldatu aurretik probak egitea.

·       Arreta etenik gabe emateko zerbitzua eta bezeroen gorabeherak erabakitzea ziurtatuko duen sistema operatibo bat mantentzea.

Azken baliabideko gasaren 5 enpresa merkaturatzaile esleitu dira:

  1. Endesa Energía, S.A.  
  2. Gas Natural Servicios, S.A.
  3. Iberdrola, S.A.
  4. Naturgas Energía Comercializadora, S.A.U.
  5. Unión Fenosa Comercial, S.L.
Aldatzeko betekizunak eta informazioa:

Kontsumitzaileak uste duenean gas naturalaren merkaturatzaile batek egindako eskaintza interesatzen zaiola, onartu egin behar du. Horretarako, hautatuko merkaturatzailearekin harremanetan jarri beharko du, eta hark xehetasunez jakinaraziko dio zein urrats egin behar dituen hornidura-kontratua formalizatzeko.

Merkaturatzaile berria, kontsumitzailearekin hornidura-kontratua sinatu duena, arduratuko da aldaketa lehenbailehen erangikorra izan dadin lortzeko egin beharreko ekintza guztiak egiteaz.

Kontuan izan behar da hautatutako enpresa merkaturatzaileak informazio jakina eskatu ahal izango diola kontsumitzaileari hornidura-fakturan agertzen denaz; horretarako, beharrezkoa izango da eskura eta prest edukitzea.

Enpresa merkaturatzaileak ohiz eskatu ahal izango dizkio kontsumitzaileari, besteak beste, honako datuak: Bere instalazioaren Hornidura Guneen Kode Unibertsala (CUPS), kontratatutako tarifa, bere NANaren edo IFZren datuen berrespena, harremanetarako telefonoa eta ordainagiriak helbideratzeko banku-datuak. Era berean, hornitzaile-aldaketarekiko onespen-gutuna eskatu ahal izango diote.

Aldaketaren ondorioak eta epea:

Kontsumitzaileak arreta berezia jarri beharko die berak hautatuko gas naturalaren merkaturatzaile berriaren aldetik jasotako oharpenei; enpresa horrek jakinaraziko dizkio xehetasunez zein epetan izango duen ondorioa hornitzaile-aldaketak.

Hornitzaile-aldaketa egiteko epea zenbait faktoreren mende dago. Nolanahi ere, kontsumitzaileak enpresa merkaturatzailera jo beharko du, eta hark inguruabar guztien berri emango dio.  Ohizkoa da, etxeko bezero baten kasurako, aldaketa kontadorearen hurrengo irakurketa-zikloan egitea, zeina 2 hilean behin egiten baita.

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52