Saltar al contenido

Zer dakar gasaren sektorea liberalizatzeak?

GAS

2009ko uztailaren 1etik, 4 bar-etik gorako presioa eta urteko 50.000 kwh-tik gorako kontsumoa duten

kontsumitzaile guztiek merkatu liberalizatura igaro beharra daukate, eta aldi iragankor bat ezartzen da, 2010eko apirilera arte, kontsumoak 3 Gwh baino gehiagokoak ez direnean.

Banatzaileak energia hornitzeari uzten dio, eta banatzeko sareak kudeatzeari eta mantentzeari ekiten dio.

Tarifen merkatuan geratzen diren kontsumitzaileek  

azken baliabideko merkaturatzaileei erosiko diete energia.

Tarifa Erregulatuak desagertu egiten dira; hala ere, sektorea liberalizatzeko prozedura honen barruan kontsumitzaile txikiak babestu nahian, Industria, Turismo eta Merkataritzako Ministerioak, Ministro-agindu bidez, prezio finkoa ezartzen du, eta horretara doitu beharko dute azken baliabideko merkaturatzaileek. Prezio finko hori bakarra da lurralde nazionalerako, eta Azken Baliabideko Tarifa (TUR) esaten zaio; azken baliabideko merkaturatzaileek kontsumitzaileei kobratu ahal izango dien prezio maximoa da.

Azken Baliabideko Tarifaren eskubidea duten kontsumitzaileek aukera egin ahal dute, edo gasaren hornidura azken baliabideko enpresa merkaturatzaile batekin kontratatu, orduan dagokion azken baliabideko tarifa aplikatuko zaie, edo merkatu librean jarduten duten merkatutzaileetako edozeinekin kontratatu libreki hitzartutako baldintzetan.

Bada kasu berezi bat TUR aplikatzen dena, eta da kontsumitzaile batek TUR eskubiderik ez duenean, eta une jakin batean enpresa merkaturatzaile batekin gasa hornitzeko kontraturik indarrean ez duenean. Orduan, kontsumitzaile horrek eskubidea izango du azken baliabideko enpresa merkaturatzaile batek hornitu diezaion, betiere espresuki hala eskatzen duenean. Gehienez ere hilabete 1eko epean hornituko dio gasa enpresa horrek. Epe hori igarota, eta TUR eskubiderik gabeko kontsumitzaileak kontratua merkaturatzaile batekin formalizatu ez balu, hornidura eten liteke legez ezarritako epeetan. Ezin izango du ahalmen hori erabili, enpresa merkaturatzaile batekin zorrik baldin badauka.

Urteko 50.000 kWh baino gutxiagoko kontsumoa duen edozein kontsumitzailek, merkaturatzaile batekin libreki hitzartutako prezio batean merkatu librean hornitzea erabakitzen badu, berriz ere Azken Baliabideko Tarifan hornitu ahal diote, Azken Baliabideko Merkaturatzaile baten bidez. Horretarako, kontuan hartu beharko ditu bere kontratuan dauden klasusulak, horretaz bere merkaturatzailearekin sinatutakoak.

Honako hauek dira Azken Baliabideko Tarifaren modalitateak:

-         T1/TUR1: Urteko 5.000 kWh-ko edo gutxiagoko kontsumorako tarifa (ur beroa eta sukaldea gas naturalarekin dituen kontsumitzailea).

-         T2/TUR2: Urteko 5.000 kWh-tik gorako kontsumorako tarifa (ur beroa, berokuntza eta sukaldea gas naturalarekin dituen kontsumitzailea).

2010eko uztailaren 1etik aurrera, 4 bar-eko edo gutxiagoko presioko gasoduktuetara konektatuta egon eta urteko kontsumoa 1 Gwh-tik beherakoa duten kontsumitzaileek bakarrik heldu ahal izango diote azken baliabideko tarifari.

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52