Saltar al contenido

Hornidurak: elektrizitatea, gasa eta ura. Gai orokorrak

GIRASOL

Estatua arduratu izan ohi da herritarrei "interes orokorreko" zerbitzuak hornitzeaz. Gaur egun, eta zerbitzu horiek pixkanaka pribatizatuz joan diren arren, Estatuak oraindik ere paper garrantzitsua jokatzen du haiek hornitzeko garaian. Horrela, Administrazioak merkatuan ondasunak eta zerbitzuak erregimen pribatuan eskaintzen dituenean, eskaintzaren eta eskariaren legeari jarraituz, partikularrekiko harremanak erregulatzen ditu, zuzenbide pribatuaren bidez (gaur egun, Telefonikaren kasuan).

Beste batzuetan, enpresek ematen dituzte zerbitzu horiek, Administrazioak errentan edo emakidan eskainita. Kasu batean eta bestean, Estatuak araudi batzuk finkatzen ditu eta baldintza batzuk ezartzen, eta enpresek horiek errespetatuz gauzatu behar dute prestazioa, alegia:

- Zerbitzuan jarraitutasuna izatea: zerbitzua etenik gabe eman behar da.

- Berdintasuna erabiltzaile ororentzako, bai zerbitzuaren erabilerari dagokionez bai tratuari dagokionez.

Kontratatzeko derrigortasuna, hau da, eskatzen duen pertsonari eman beharra zerbitzua.   Tarifen baldintza teknikoak eta materialak eta zerbitzua ordaintzeko baldintza ekonomikoak finkatzea.

Gainera, Administrazioak kontrolak ere egiten ditu, zerbitzua erabakitako baldintzen arabera eman dadin bermatzeko.

Bestalde, erabiltzaile pribatuaren eta enpresa hornitzailearen arteko harremanak atxikimendu-kontratu baten bidez eratzen dira, zuzenbide pribatuak erregulatuta.

Horrela bada, alde batetik, enpresa daukagu, hark eskaintzen du zerbitzua eta hura dago Administrazioak emandako araudiak baldintzatuta, eta bestetik, kontsumitzailea daukagu, eta kontsumitzailea behartuta dago jada idatzia dagoen eta negoziatu ezin den kontratu bat sinatzera. Administrazio-enpresa-erabiltzaile harreman berezi horrek gatazkak eragiten ditu, eta erabiltzaileak dauzka galtzeko guztiak, ahulena baita. Eguneroko arazoak dira gehiegizko fakturazioak, kontratuan agertzen ez diren baldintzak ezartzea, informazio osoa ez ematea, arduragabekeriak, ...

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52