Saltar al contenido

Joan den hilean oporretan egon nintzen eta orain argiaren faktura iristean kontsumoa neurrigabea dela ikusi dut. Egin al dut erreklamazioa? Uko egin ahal diot faktura hori ordaintzeari?

Ez da gomendatzen faktura ordaindu gabe uztea, horrek horniduraren etetea ekar bailezake. Fakturan agertzen den kontsumo neurrigabe hori arrazoi askorengatik gerta daiteke, hori dela-eta gomendatzen da erreklamazio bat aurkeztea elektrizitate konpainian, eta, hala badagokio, egiaztatu beharko da kontagailua ongi dabilela; modu horretan jakin ahalko da zerk eragin duen neurrigabeko kontsumo hori, geroago soluzio bat bilatzeko. Bestalde, faktura bertan behera uztea edo zatika ordaintzea ere eskatu ahal da; baina, kasu jakinetan izan ezik, hori elektrizitate konpainiaren araberakoa izango da.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52