Saltar al contenido

Galdara konpontzera etorri ziren eta ordezkatu zituzten bi piezen truke kobratu zidatena garestia iruditu zitzaidan; beraz, galdetu egin nuen eta piezen prezioa jakin nuenean, horren bikoitza kobratu zidatela konturatu nintzen. Hori egin ahal dute?

Ez. Egin behar den lehenengo gauza hau da: informazioa eskatu marka horretako ordezko piezak saltzen dituen denda batean eta galdetu zein den pieza horren publikoarentzako gehienezko prezioa. Galdara konponduko dizun teknikariak ezingo dizu inolaz ere prezio horren gaineko zenbatekorik eskatuko.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52