Saltar al contenido

Gas instalazioa errebisatzera etorri da enpresa bat nire etxera, aurretik ohartarazi gabe. Zer egin behar dut?

Jakin behar duzu gasa bideratzen duen enpresaren ardura dela zure instalazioen errebisio bat egitea eta ikuskatzaile bat bidaltzea lau urtean behin, eta aurretik jakinaraziko dizula gutxienez bost egun lehenago. Gas ontziratua edo ontziratu gabea bada, enpresak aurretik jakinaraziko die erabiltzaileei zein datatan egin beharko duten beren kaxako errebisioa. Beraz, gure etxean horrelako bisita bat egiten badigute, onena da teknikariari pasatzen ez uztea eta bisitaldia salatzea poliziaren aurrean edo auzitegian, eta beste salaketa bat jartzea Kontsumo bulegoan, ikuskaritza bat egin dadin.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52