Saltar al contenido

Etxeko galdara aldatu behar dut eta jakin nahi nuke ea fabrikatzailearekin edo Naturgasekin mantentze kontratua sinatzea derrigorrezkoa ote den.

Ez, ez da derrigorrezkoa mantentze kontratua sinatzea. Egin behar dena, ordea, galderaren mantentze egokia. Errekuntza ona bermatu eta ingurumena zaintzearren, derrigorrezkoa da q5KWtik gorako galderaren mantentze lana (ohikoenak). Mantentze lan hori galderaren markako zerbitzu ofizialarekin edota Eusko Jaurlaritzak baimendutako zerbitzu teknikoekin kontrata daiteke. Errebisioaren egiaztagiria gorde beharko da eta lau urtez behin egin beharreko arauzko ikuskapena egiten duen ikuskatzaileari erakutsi. Bestalde, arazoak saihesteko, baimendutako instalatzaile batek bakarrik egin behar du galdera aldaketa.. Instalatzaileak berak tramitatu beharko ditu Renove laguntzak, eskatu nahi izanez gero.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52