Saltar al contenido

Etxerako gas-instalazioa kontratatu dut. Hilabete batzuk igaro dira, hainbat ordainagiri jaso dut eta oraindik ez da obra hasi. Zer eskubide dut?

Zure eskubideak defendatzeko eta erreklamazioa egin ahal izateko, beharrezkoa da aurrekontu sinatua edukitzea. Aurrekontu sinatua baduzu, bertan egon beharko dira jasota zerbitzua hasi eta bukatzeko datak, hain zuzen ere, kasu honetan errespetatu ez dena, antza denez. Lehenengo, zerbitzua ematen duenarekin ados jartzen saiatu beharko zinateke. Hori posible ez balitz, erreklamazio-orria bete. Gogoratu zerbitzua ematen duenak beti eduki behar dituela erreklamazio-orriak zure eskura. Zerbitzuaren hasiera edo amaiera batere justifikaziorik gabe atzeratzea arau-haustetzat jo daiteke, eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren isuna jaso dezake. Kontsumoko arbitraje-sistemara ere jo dezakezu eta, azken aukera modura, bide judizialera. Nolanahi ere, obra-kontratuetan alde bakar batek kontratua bertan behera utz dezake. Horretarako, kontratistari idatziz jakinarazi eta egiaztatutako kalte-galerak ordaintzeko eskaini behar du bere burua

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52