Saltar al contenido

Interneten bidez erostea. Oinarrizko kontzeptuak

COMPRA ONLINE

1. Oinarrizko kontzeptuak

Gero eta maizago planteatzen diogu geure buruari Interneten bitartez erosteko aukera; teknikoki, merkataritza elektronikoa deitzen zaio hori egiteari.
 
Tamalez, salerosketa modalitate honek baditu berezko arriskuak; beraz, kontuan hartu behar da erosteko momentuan ondoko informazio hau daukagun ala ez:

1. Hornitzailearen izena edo izen soziala, non dagoen kokatua edo helbidea, posta elektronikoaren helbidea eta harekiko komunikazio zuzena eta eragikorra lortzea ahalbidetu lezakeen beste daturen bat.

2. Merkataritza-erregistroko inskripzioari buruzko datuak.

3. Enpresaren jarduera administrazioak aurretik eman beharreko baimen erregimenen baten pean egongo balitz, baimen horri dagokion datuak.

4. Lanbide arauturen batez baliatzen bada, horri dagozkion datuak.

5. Identifikazio fiskaleko zenbakia
6. Produktuaren ezaugarriak
7. Prezioa eta garraio-gastuak.

8. Hala balitz, zein jokabide-kodetara dagoen atxikia eta zein modutan kontsultatu ahal den elektronikoki.

Alderdi espezifiko hauek ezagutu behar dira:

a) Merkatariak derrigorrez honako hauek jakinarazi behar dizkio erabiltzaileari:

1. Erabiltzaileak eman beharreko urratsak, erosketa prozesua egiteko.

2. Kontratua formalizatzeko erabiliko den dokumentu elektronikoa komertzioak artxibatuko duen eta pertsona erabiltzaileak dokumentu hori eskuratu ahal izango duen.

3. Datuak sartzean erroreak identifikatzeko eta zuzentzeko dauden baliabide teknikoak.

4. Zein hizuntzatan formalizatu ahal izango den erosketa kontratua.

5. Kontratuaren baldintzak, hauek gorde eta erreproduzitu ahal diren.

Erosketa kontratua posta elektronikoaren bitartez edo antzekoa den beste baliabideren bitartez egiten bada, komertzioak "kontratuaren baldintza orokorrak" emateko betebeharra besterik ez du.

b) Ordainbideak. Bankuko helbideratze bidez, txekeaz, kreditu txartelaz edo produktua jasotzean errenboltsozko ordainketaren bitartez. Ordainketa egiteko konpainia hornitzaileak pertsona erabiltzaileari bere datu-pertsonalak eskatuko dizkio, eta horretarako datu-fitxategi bat daukala jakinaraziko dio, eta harekin batera, fitxategiaren arduraduna nor den eta helbidea eman beharko dizkio baita adierazi ere zertarako jasotzen diren datu horiek, eta pertsona erabiltzaileak datu horiek kontsultatzeko, deuseztatzeko eta aldatzeko duen eskubidearen berri ere emango dio.

c) Segurtasuna.

Nabegatzaileak adierazi egiten du erabiltzailea orrialde seguru batean dagoenean; horretarako badago ikono bat pantailaren beheko aldean, eskuinean (normalean giltzarrapo bat izaten da); segurua ez den dokumentu batetik segurua den batera pasatzen garenean, itxi edo argitu egiten da. Gainera, URLa (Interneteko helbidea idazten den goiko barra) http:// izatetik https:// izatera pasatzen da.

d) Pertsona erabiltzaileak erosketaren onespena bidaltzen du. Onespen horrek kontratu bat egin dela esan nahi du (nahikoa da espreski eman duzun onespena agertzea euskarri elektronikoan). Bide elektronikoaren bidez egiten den kontratuaren proba hau erosketaren dokumentu bidezko frogatzat hartzen da, eta oso garrantzitsua da kontserbatzea erreklamazioren bat egin nahi bada.

e) Kontratua egin ondorengo informazioa. Enpresak erabiltzaileari derrigorrez baietsi behar dio erosketa onetsi egin duela (jaso izanaren agiria bidaliz), baliabide hauetakoren bat erabiliz.

? Kontratazio prozeduran erabili den antzeko bitarteko bat erabiliz, aipatutako prozedura hori gauzatu bezain pronto, eta betiere pertsona erabiltzaileak egindakoaren berrespena artxibatu ahal badu.

? Posta elektronikoaren ado antzeko baliabide baten bitartez, kontratuaren onespena bidali zuen erabiltzailearen helbidera, 24 orduko epean, onespena jaso denetik kontatuta.

Erosketa-kontratua posta elektronikoaren edo antzeko baliabideren bitartez egin bada, komertzializatzen duen enpresak ez du erosketaren onespena baiesteko derrigortasunik.

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52