Saltar al contenido

Produktu bat erosi dut interneten bidez, eta jaso dudanean damutu egin naiz. Itzuli al dut?

Ez bazaude konforme egindako erosketarekin, zazpi egun baino luzeagoa ez den epe batean itzuli ahalko duzu artikulua, itzultze gastuak soilik ordaindu beharko dituzu, eta itzulketa zein datatan egiten den jasota geratu beharko du. "Atzera egiteko" eskubide hori establezimendu batean egiten ez diren erosketei ere aplikatzen zaie: etxean egindako erosketei, katalogoaren bidezkoei...

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52