Saltar al contenido

Produktuen bermeak

chica de compras

Legeak kontsumitzaileei aitortzen dien eskubidea da eta kontsumo pribatuko ongietan eragiten du. Produktuaren salerosketan aurkitutako akats edo egokitasun ezaren aurrean babesa ematen du bermeak, epealdi jakin batean.

 

Bermeak instalazioa babesten du ere, baldin eta produktuarekin batera prezioan sartu da.

 

Saltzailea produktuaren egokitasun ezaren erantzulea da. Produktua berria denean, kontsumitzaileak jaso duenetik eta hurrengo bi urteetan zehar erantzun beharko du saltzaileak. Bigarren eskuko produktuetan, berriz, epealdi txikiago bat ezarri daiteke baina ezin da urte bat baino gutxiagokoa izan.

 

Kontsumitzaileak zuzenean produktuaren ekoizlearengana jotzeko eskubidea dauka saltzailea jadanik existitzen ez denean.

 

Bermearen indarreko epeak ezaugarri berezi batzuk dauzka eta kontuan hartu behar dira:

 

ˇ        Produktuaren akatsa, berriz zein bigarren eskukoa bada ere, entrega-dataren osteko lehenengo 6 hilabeteetan agertzen denean, Legeak aurreikusten du kontsumitzaileari produktua entregatu zitzaionean egokitasun eza bazegoela. Kasu horretan saltzaileak frogatu beharko du produktuak akordatutako baldintzak betetzen zituela eta akatsa produktuaren erabilera desegoki baten eragina dela.

ˇ        Lehenengo 6 hilabeteen ostean eta produktuaren entrega-datatik bi urte igaro diren arte, Legeak ez du jadanik ezer aurreikusten. Beraz, kontsumitzaileak zein saltzaileak argudiatzen dituzten horiek egiaztatzeko frogak eman beharko dituzte.

 

Akatsa edo egokitasun eza aurkitzen denean, lehen pausoa produktuaren konponketa edo ordezkapena saiatzea izango da. Kontsumitzaileak, saltzaileari okerraren berri eman behar dio produktuaren akatsa aurkitzen denean eta, gehienez, bi hilabeteko epealdian. 

 

Kontsumitzaileak produktu akastuna konpondu edo ordezkatzea erabakitzen duenean saltzaileak bere erabakia errespetatzeko betebeharra dauka, aukeratutakoa egitea ezinezkoa edo neurrigabekoa denean izan ezik. Aukerak arrazoizkoak izan behar dira beti eta horretarako ondorengoa kontuan hartu behar da: produktuak izango lukeen prezioa egokia balitz, akatsaren garrantzia, beste irtenbide bat aukeratzekotan kontsumitzaileak jasan zitzakeen arazoak.

 

Produktuaren konponketa eta ordezkapena ondorengo arauak bete behar dituzte:

ˇ        Kontsumitzaileentzat dohainekoak izan behar dira (joan-etorriak, garraioa, eskulana, etc.).

ˇ        Arrazoizko epealdi batean egin behar dira, beti ere produktuaren izaera kontuan hartuta.

ˇ        Konponketa irauten duen bitartean bermearen epealdiaren zenbaketa eten egiten da, kontsumitzaileak produktua konponduta jasotzen duen momentura arte.

ˇ        Ordezkapenaren kasuan, kontsumitzaileak produktu berria jasotzen duen momentuan, ordezkatutako produktuari gelditzen zaion bermearen epealdiaren zenbaketa berriz aktibatzen da.

ˇ        Produktua konpondu denean baina desegokia izaten jarraitzen denean, kontsumitzaileak produktuaren ordezkapena, prezioaren beherapena edo kontratuaren suntsiaraztea erabaki dezake. Era berean, produktuaren ordezkapena desegokia denean, konponketa, beherapena edo kontratua suntsiaraztea aukeratu daitezke.

 

Konponketa edo ordezkapena posibleak ez direnean prezioaren beherapena edo kontratua suntsiaraztea erabaki daiteke. Halaber, arrazoizko epealdi batean burutu ez direnean edo kontsumitzailearengan arazoren bat eragiten dutenean, aipaturiko beste bi irtenbideetako bat aukeratu daiteke.

 Produktuaren egokitasun eza oso garrantzitsua ez denean ezin da kontratua suntsiarazpena eskatu. Prezioaren beherapena produktua egoera egokian izango lukeen prezioa eta produktu akastunak merkatuan duen prezioarekin proportzionala izan behar da.

 

 Berme komertziala

 Enpresek eskaini dezaketen berme gehigarria da. Hots, berme mota hau plusa da eta, beraz, ezin dute eragin kontsumitzaileek erositako produktuaren edozein egokitasun ezaren aurrean dauzkaten eskubide legaletan.

Izaera iraunkorreko produktuetan (ibilgailuak, tresna elektrikoak, elektronikoak, informatikoak, etab.) idatzizko euskarrian aurkeztu behar da edo bestelako euskarri iraunkorrean (sms, e-mail, web orrialdea, etab.), kontsumitzailearen eskakizunpean. Berme komertzialak ezin ditu inoiz legezko bermeak eskaintzen dituen eskubideak baino eskubide gutxiago eman.

Legeak eskatzen duenaren arabera berme komertzialek gutxienez ondorengo informazioa eman behar dute:

ˇ        Bermeak babestutako produktuaren identifikazioa (marka, modeloa, produktua...).

ˇ        Bermatzailearen (bermearen erantzulea) izena eta helbidea.

ˇ        Berme komertzialak legezko bermeak ematen dituen eskubideengan eraginik ez duela adierazi.

ˇ        Bermeak ematen dituen eskubide gehigarriak eta nola egikaritu behar diren. Ematen ez dituen eskubideak zeintzuk diren aipatu behar dira ere.

ˇ        Bermearen epealdia eta bere eraginkortasun geografikoa.

ˇ        Kontsumitzaileari ematen zaizkion erreklamazio-bideak.



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52