Saltar al contenido

Orokorrean

chica de compras

Prezioa

 

Saltzeko ikusgai dituzten produktuen publikoarentzako, palmenta-prezioa argi eta Garbi erakutsi behar dute nahitaez merkataritza.establezimenduetan. Produktua eskura erostean ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa  adierazi behar du prezio horrek, BEZa eta beste edozein zerga aplikagarri barne hartuta. Salbuespen gisa, hainbat produktuk (oso garestiak direnak, adibidez) ez dute nahitaez prezioa ikusgai izan beharrik.

Kopuru bat adierazi behar duten produktu guztietan eta soltean saltzen diren produktu guztietan, neurri- úntate bakoitzeko prezioa adierazi beharko da, unitatearen magnitudearekin batera (kilogramo, litro, metro koadro, dozena? bakoitzeko prezioa.).

 

Kanpotik ikus daitekeen moduan adierazi behar da erakusleihoetako produktuen prezioa.

 

Horretaz gain, onartzen dituzten ordaintzeko moduen berri ematera ere behartuta daude merkatariak, hala Nola, txartelarekin ordaintzerik ba ote dagoen.

  

 

Produktuak itzultzea

 

Oro har, bermean dagoen produktu akasduna erosten dugunean dagozkigun eskubideak bazter utzi gabe, ez daukagu erositako artikulua itzultzeko eskubiderik. Hala eta guztiz ere, zenbait dendatan onartzen dute dirua itzultzea, eta beste hainbatetan beste produktu bat edo bestela, erosketa.txartela ematen dute erositakoaren ordez.

 

Alabaina, kasu jakinetan badugu eskubidea produktua itzuli eta dirua berreskuratzeko:

 

Produktuarekin gustura geratzen ez bagara dirua itzuliko digutela iragartzen bada establezimendu baten edo produktu baten publizitatean, hori eskatzeko eskubidea izango dugu, publizitatea lotéesela baita egiten duenarentzat.

 

Erositakoa probaldian izateko baldintzarekin egiten diren salmentetan, produktua itzultzeko eskubidea dago, betiere itundutako apearen barruan. Eperik ezarri ezean, 7 eguneko epea izango da.

 

Dena dela, produktua itzultzeko aukerarik ba ote dugun eta itzultzeko baldintzak jakinaraz diezazkiguten eskubidea dugu; itzultzeko baldintzak honako hauek izan daitezke: produktuaren bilgarria ez irekitzea, denbora-tarte batean itzultzea, etab

 

Gomendioak

ˇ                    Faktura edo erosketa gordailua gordetzea, erosketaren datuak edukitzeko eta, bere kasuan, ukapen eskubidea egikaritu ahal izateko. Zentzu horretan, fakturek ez dute beti ordainagiri balioa, produktuaren erosketa ordaindu dela zehaztu behar delako. Fakturan aipatu beharrekoak: saltzailearen nortasuna eta helbidea, bere IFK edo IFZ, produktua, prezioa, erosketa-data eta ordainketa modua.

ˇ                    Produktu bat baino gehiago erosterakoan, fakturan artikulu bakoitzaren deskribapena eta prezioa banakatzeko eskatu.

ˇ                    Berme komertzialei buruz informazioa jaso eta erositako produktua itzultzeagatik zein kasutan dirua bueltatzen duten ezagutzea

 

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52