Saltar al contenido

Banketxeak. Kontuak

BANCOS

Banku Kontuak


Zein alde dago kontu korronte eta aurrezki libreten artean?

Ia guztiok badugu kontu korronte edo aurrezki libretaren bat erreziboak helbideratzeko, dirua sartu eta ateratzeko, nomina edo pentsioa kobratzeko, txartelak edukitzeko eta abar.


Gaur egun, kontu korronte eta aurrezki libreten arteko aldea zera da, kontu korronteetan taloitegi bat dugula ordainketak egiteko, aurrezki libretak, berriz, ez digu aukera hori ematen. Aurrezki kontu edo libretetan koadernotxo edo libreta bat dugu eta libreta horretan zehazten dira mugimendu guztiak.


Zer interes sortzen dituzte eta zein kostu dute banku-kontuek?


Banku-kuntuek oso interes txikiak sortzen dituzte gaur egun. Halaz ere, aurrezki libreta eta kontu korronte batzuk oso izen desberdinekin iragartzen dira, oso interes altuekin edo beste abantaila erantsi batzuekin (zozketetan parte hartzea, esate baterako). Era berean, batzuetan badaude baldintza egokiak eskaintzen dituzten kontuak, nomina-kontuak, lan kolektibo batzuentzako kontu bereziak, gazteentzako kontuak, esate baterako.


Nolanahi ere, arreta handia jarri behar da honako kontzeptu hauek kontuan hartzen direnean:


- Hitzartutako interesak lortzeko kontuan gutxieneko saldo bat edukitzeko beharra.


- Frankizia edo saldo ez ordaindua, inolako errendimendurik jasotzen ez duzun diru kopurua, alegia.


- Saldo atal bakoitza interes-tasa desberdinean ordaintzea.


- Kontuan zorpekoa edo zenbaki gorriak edukitzeko aukera izatea ala ez eta kontzeptu horregatik ordaindu beharreko interesak eta komisioa.

 

Banku-kontu bat aztertzeko orduan oso kontuan eduki behar ditugu ordaindu beharreko komisioak, komisio horiek negatibo bihur baitezakete kontuaren errendimendua. Hona hemen, hala behar badu, kobra diezazkiguten komisio arruntenak:


- Mantenu komisioa, batzuetan batez besteko saldoari lotzen zaiona.


- Administrazio komisioa, egindako eragiketa edo apunte bakoitzeko, batzuetan apunte kopuru zehatz batetik aurrera - kobratzen da soilik.


- Geldirik edukitzeagatik ordaintzen den komisioa, hala behar badu.

 

Era berean, finantza erakundeak beste zerbitzu batzuk emateagatik kobratzen dituen beste kostu batzuk ere kontuan izan behar ditugu, esate baterako:


- Kreditu eta zor txartelen kostuak.


- Txekeak negoziatzeagatik eta transferentziengatik etorritako kostuak.


- Dibisa aldaketetatik eta bidaia-txekeetatik etorritako gastuak



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52