Saltar al contenido

Banketxeak. Oinarrizko arauak

BANCO

Banku zerbitzuak antolatzeko oinarrizko arauak

 

Arau hauek bezeroek egiten dituzten eragiketak eta beren kostuak zehatz ezagut ditzaten erraztasunak ematea dute helburu:

 

- Interes-tasen argitalpena.

 

- Gordailu erakunde guztiek (bankuak, aurrezki kutxak eta kreditu kooperatibak) honako informazio hauek argitara emango dituzte etengabean, ageriko eta jendeak erraz ikusteko lekuan eta bulego guztietan:

 

a) Lehentasunezko interes-tasa.

b) Banku-zorpekoetan aplikatzen diren tasak.

c) Kreditu-kontu edo diferentzialetan, dagokion krediturako hitzartutako interes-tasaren gainetik zigortutako soberakinetan aplikatzen diren tasak.

 

Aplikaturiko interes-tasei buruzko informazioa.

 

Gordailu erakundeek kreditu eta gordailu eragiketen informazioa emango diote Espainiako Bankuari pezetatan.

 

Komisioen tarifak.

 

Benetan emandako zerbitzuei edo egindako gastuei erantzungo diete komisioek eta eragindako gastuek. Inoiz ere ezin izango dira komisioak edo gastuak kobratu bezeroak eskatu edo onartu ez dituen zerbitzuengatik.

 

Tarifak modu argian idatzitako foileto batean jasoko dira, foileto zehatza izango da eta bezeroek erraz ulertzeko modukoa. Era berean, erakundeak aplikatzen dituen balorazio eta kitapen arauak jasoko dira foileto horretan.

 

Tarifen foiletoa erakundearen bulego guztietan egongo da eskura jendeak kontsulta dezan. Erakundearen iragarki-tauletan espresuki aipatu beharko da foileto horiek nahi dituenaren eskura daudela.

 

Balorazio baldintzak.

 

Dagozkion balorazio-arauak puntualki aplikatzeaz gainera, atzerapenik gabe bezeroen kontuak ordaindu edo zorduntzeko beharreko baliabideak jarriko dituzte Erakundeek eragiketa guztietan, eta azkar eta arretaz jokatuko dute bezero horiek fondoak ahalik eta azkarren eskura eduki ditzaten.

 

Kontratu dokumentuak eta komisio-tarifa eta balorazio-arauen dokumentuak ematea.

 

Eginiko eragiketari dagokion kontratu dokumentua derrigorrez emango da honako kasu hauetan:

 

a) Ageriko kontu korronteak edo aurrezki kontuak irekitzean.

b) Honako eragiketa hauetan, kopurua 10 milioitik beherakoa denean:

Gordailu eragiketak epe baterako, edo fondoen kaptazioa bankuko zor-agiri edo antzeko tresnen bidez.

Finantza-aktiboak salerosteko eragiketak ostera-lagatzeko itunarekin.

Mailegu edo kreditu eragiketak.

c) Bezeroak eskatzen duen guztietan.

Kontratua ematea derrigorrezkoa denean, bezeroari ematen zaion kontratu dokumentuan urteko interes-tasa efektiboa jasoko da bereiz eta informazio gisa.

 

Eragiketak kitatzeko dokumentuak.

 

Bezeroei egiten zaizkien jakinarazpenetan zirkularrean jasotako arauak beteko dira.

 

Eragiketen kostua eta produktu efektiboa.

 

Kontratu dokumentuez gainera, gero ordaintzeko urteko interesak dituen eragiketa bati dagokion kostua edo produktu efektiboa derrigorrez adieraziko da honako kasu hauetan:

 

a) Lehentasunezko interes-tasa eta zorpeko interes-tasa kontu korronteetan eta soberakoak kreditu kontuetan.

b) Erreferentzia-tasak.

c) Banku eragiketei buruzko publizitatean aipatzen diren interes-tasak.

d) Zor-agiriak eta norberak finantzatzeko efektuak kitatzeko dokumentuak deskontuan hartuak edo emanak.

e) Eragiketa aktiboak eta pasiboak kitatzeko dokumentuak bezeroa pertsona fisikoa denean.

f) Beste eragiketen interesak kitatzeko dokumentuak kontratua ematea derrigorrezkoa denean.

 



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52