Saltar al contenido

Banketxe batean, zein gastu eta komisio dakar berekin hipoteka bat subrogatzea? Eta hipoteka berriro negoziatzea?

Hartzekoduna subrogatzen bada, hau da, hipoteka formalizatzeko entitatez aldatzen bada, aurretik ordaindu behar da amortizazio komisio bat horrela adostu bada. Komisio hori ez da inolaz ere amortizatu gabe dagoen kapitalaren %0,5 baino handiagoa izango 2003ko apirilaren 27tik aurrera egindako diru-maileguetan, eta %1 baino handiagoa, aurretik sinatu diren hipoteka-maileguen kasuan. Era berean, subrogatzeak notarioaren eta erregistroaren gastu batzuk dakartza berekin; gastu horiek aldaketa egiten denean kalkulatuko dira, amortizatu gabe dagoen kapitalaren arabera. Hipoteka bat berriro negoziatzen bada, hau da, kontratuaren baldintzak funtsezko aldaketak egiten badira epea luzatze aldera, entitateak kobratu ahal duen komisioak amortizatu gabe dagoen kapitalaren %0,1eko muga du. Gainera, ordaindu behar diren erregistroaren eta notarioaren gastuak kalkulatzeko, subrogatzeko momentuan amortizatu gabe dagoen kapitalaren ?1a hartuko da oinarri. Gainera, hipoteka-maileguen subrogatzeak eta berriro negoziatzeak notarioaren eta erregistroaren zerga batzuk dituzte; zerga haiei aplikatuko zaikie ondorengo hobari hauek: - %90 interes-tipoaren aldaketa duten eragiketentzako, betiere interes-tipoa aldakorretik finkora pasatzen bada. - %75 beste edozein eragiketarako.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52