Saltar al contenido

Kreditu-txartela galdu zait eta 1.000 euro lapurtu dizkidate. Zer egin dezaket?

Txartela galdu edo lapurtuz gero, hiru gauza izan behar dituzu gogoan: - Erakundeari jakinarazi telefonoz edo fax bidez, txartelak ezeztatzeko. Erakunde guztiek izaten dute telefono-zenbaki bat egunaren 24 orduetan. horrelako deiak jasotzeko - Idatziz jakinarazi, jasota gelditzeko. - Lapurketa polizia-etxean salatu. Txartela desagertu zaizula salatu baina hala ere iruzur egin badizute, jakin ezazu ez dituzula txartela galdu edo lapurtu dizutela jakinarazi ondorengo eragiketen gastuak zeuk ordaindu behar; erakundeak ordaindu behar ditu. Txartela desagertu zaizula jakinarazi aurretik egindako iruzur-eragiketa baldin bada -eta hala dirudi zureak-, 150 € inguruko erantzukizun-muga (txartelak baldin badu) gainditzen duten zenbatekoak itzultzeko eska dezakezu,. Horretaz gain, komenigarria da erakundeari txartelarekin egindako eragiketa guztien ziurtagiria eskatzea, izenpetuta dauden edota sinadura ezberdina duen ikusteko; hori gertatuz gero, iruzurraren zenbatekoa itzuli beharko dizu bankuak, hori ezartzen baitu Espainiako Bankuko Erreklamazio Zerbitzuak.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52