Saltar al contenido

Banketxeek gauza guztiengatik komisioak kobratzeko eskubidea dute?

Banku-erakundeek eskubidea dute bezeroari eragiten dioten komisio, baldintza eta gastuen tarifak nahi duten bezala ezartzeko, baldin eta: a) Komisioen tarifak bezeroarentzat argi idatzitako liburuxka batean jasotzen badira. b) Komisio guztiek honelako zerbitzu baten ordain izan behar dute: - Banketxeak edo Kutxak behar bezala emandako zerbitzua. - Zerbitzua erabiltzaileak eskatua edo onartua izan behar du. c) Horrekin batera, komeni da kontuan hartzea inork ez dituela kreditu-erakundeak ematen dituzten zerbitzuengatik komisioa kobratzera behartzen; komisioak ezartzea borondatezkoa da, eta, askotan, negozia daiteke. Sarritan, gure banketxe edo kutxak komisio jakin bat kobratzea gure negoziazio-ahalmen eta ahalmen ekonomikoaren arabera egoten da.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52