Saltar al contenido

Nahitaezkoa da hipoteka-mailegu baten asegurua ordaintzea?

Legearen arabera bezeroak nahitaez egin behar duen aseguru bakarra sute aurkako asegurua da. Hala ere, zenbait kreditu-erakundek, mailegua emateko, hipotekatutako etxebizitzak jasan litzakeen kalteen kontrako aseguruak edo arrisku anitzetarako asegurua formalizatzeko eskatzen dute. Batzuetan amortizazio-asegurua ere eskatzen dute. Horren bidez, mailegua kontratatu duena hilez gero aseguru-konpainia ordaindu gabe dagoenaren kargu egiten da. Normalean, kreditu-erakundeak eskatzen dituen aseguruak kontratatzeko, erakunde horrek aseguru-konpainia jakin batekin kontratatzea iradoki ohi du, normalean bere talde berekoa izan ohi dena. Hala ere, inola ere ezin du erabiltzailea kontratazio hori aseguru-konpainia jakin batekin kontratatzera behartu.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52