Saltar al contenido

Banketxeak. Aholku praktikoak

BANCO

Banku zerbitzuak erabiltzeko aholkuak

 

Komeni da finantza erakundeen publizitatea sakon aztertzea, alde onak eta txarrak neurtzea, eta ez soilik publizitate-erreklamoari arreta ematea.


Aldez aurretik ondo informatuz gero, etorkizunean izan daitezkeen arazo asko baztertzen dira. Komeni da ulertzen ez dugun guztia argitzeko eskatzea beti. Dena behar bezala ulertu aurretik ez dugu ezer ere sinatu behar.


Komeni da informazioa eskatzea eta finantza produktu bat hainbat erakundetan alderatzea. Ordaindu beharreko komisio eta gastuei buruzko informazioa jaso behar dugu beti. Kreditu eta balio erakundeek hainbat informazio eduki behar dituzte gure eskura. Iragarki-taularen kasuan, eragiketen baldintzei buruzko informazio xehea eman behar da, eta komisioen tarifen foiletoan, berriz, baldintzak eta sor daitezkeen gastuak, aplika daitezkeen balorazio eta kitapen arauak barne.


Era berean, eragiketa batzuetan kontratu dokumentua emateko betebeharra dute, eta beti ere, bezeroak eskatzen duenean. Komeni da dokumentu horien kopiak gordetzea beti.


Komeni da erreziboak eta dokumentuak gordetzea beti, bereziki mailegu bat ordaintzen ari garenean.


Tinko onartu edo eskatu ez ditugun zerbitzuengatik ezin digute inolako komisio edo gasturik kobratu.


Kreditu-txartela, zorduntze-txartela edo erosketa-txartela galtzen badugu edo lapurtzen badigute, dagokion erakundeari jakinarazi behar zaio lehenbailehen, beste pertsona batek txartel hori erabil ez dezan. Txartel bat galdu edo lapurtzeagatik txartel horren titularraren erantzukizuna 150 eurora (25.000 pezeta) mugatzen du Europako Batzordearen Gomendio batek (eta horrenbestez, ez da loteslea) baldin eta arduraz jardun bada.



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52