Saltar al contenido

Banketxeak. Inbertsio fondoak

SOCIOS

Inbertsio-fondoak


Zer dira inbertsio-fondoak?

 

Inbertitzaile anitzen fondo komunak dira eta inbertitzaile horiei partaide deitzen zaie. Ondare hori elkarte kudeatzaile batek administratzen du, eta horretarako, aditu profesional batzuk behar ditu elkarte horrek. Kudeaketa horren ordez komisio batzuk kobratzen dituzte, baina komisio horien kopuru gorenak mugatuak daude. Komisioak bi motatakoak izan daitezke:


- Izen emate komisioa, komisio mota hori soilik batzuetan kobratzen da fondoaren partaidetzak hartzen direnean.


- Kudeatze-komisioa, fondoa kudeatzen duen erakundeak egindako negoziazio eta administrazio zerbitzuen ordainsari gisa.


- Gordailu-komisioa, fondoa gordetzen duen erakundearen bitartekari eta gordailu lanengatik.


- Itzultze-komisioa, fondoaren partaidetzak saltzen direnean kobratzen dena, baldin badago.

 

Finantza izaerako zein inbertsio-fondo mota daude?

 

Kontuan harturik zein produktutan inbertitzen den, MMAIF eta HIF bereizten ditu araudiak.


- MMAIFak (Moneta Merkatuko Aktivoetan dauden Inbertsio Fondoak) Altxor-letra, bono, obligazio eta enpresa zor-agiriak bezalako produktuetan inbertitzen dira, eta epemuga laburra izaten dute (18 hilabete baino gutxiago).


- HIF (Higigarrien Inbertsio-jondoak) beren kapitala errenta finkoan (publikoa edo pribatua), errenta aldakorrean (akzioak) edo bietan inberti dezakete, eta denboraren joanean inbertsioaren osaera alda daiteke.


- Bestalde, Fondtesoroak kategoria berezia dira, eta era berean MMAIF eta HIF izan daitezke. Erakunde kudeatzaile batzuek Altxor eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiarekin sinaturiko hitzarmen baten emaitza dira ia modu esklusiboan Estatu-zorrean inbertitzeko.

 

Zein errentagarritasun lortzen da inbertsio-fondoekin?

 

Inbertsio-fondoen errentagarritasuna ez da finkoa, epe jakin baterako gordailuena bezala. Fondo desberdinak elkarren artean alderatzeko, beren lehengo errentagarritasuna har dezakegu buruan, baina honako hau kontuan izanik:


- Zein fondo mota den. Halatan, MMAIFek aldaketa txikiak izaten dituzte beren errendimenduan, errendimendu hori txikia izaten da, epe motzera inbertitzen baita. HIFak, berriz, epe luzeagora inbertitzen dira, eta batzuetan akzioetan ere, eta horregatik aldaketa handiak izaten dituzte errentagarritasunean, eta errentagarritasun hori negatiboa ere izan daiteke denbora tarte laburretan.


- Lehengo errentagarritasunek ez dute ziurtatzen etorkizunean ere mantenduko direnik.


Badira merkatuan fondo garantizatuak deiturikoak. Denbora jakin batean gutxieneko errebalorizazioa lortuko dela bermatzen duten fondoak dira, parametro finko bat (portzentaje bat, esate baterako), indize bat (Ibex-35 burtsa indizea, esate baterako) edo bi horien nahasketa kontuan harturik. Denboraldi jakin batean errenta zehatz bat ziurtatzen duten fondoak ere badira. Nolanahi ere, bermaturiko gutxieneko errebalorizazioa honako baldintza hauek betetzen badira soilik egongo da indarrean:


- Partaidetzak zehaztutako izen emate epearen barnean eskuratu badira.


- Zehaztutako epean fondoan inbertituak edukitzen badira edo adostutako errenta plana betetzen bada.


Produktu horien eta egiten ditugun inbertsio guztien errentagarritasuna ebaluatzeko, beren fiskalitatea hartu behar dugu kontuan, hau da, lortzen ditugun errendimenduetatik ordaindu beharko ditugun zergak. Inbertsio-fondoetan kontuan eduki behar dugu ez dutela Pertsona Fisikoan Errentaren gaineko Zergan (PFGZ) ordaintzen, ditugun partaidetza guztiak edo batzuk saltzen ez ditugun arte, eta horrenbestez, beren fiskalitateari dagokionean gehien komeni zaigun unea aukera dezakegu.



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52