Saltar al contenido

Banketxeak. Txartelak

TRAJETAS

Txartelak

Zein txartel mota daude?

 

Kreditu-txartelek ordainketak atzeratu edo zatituta erosteko aukera ematen dute, eta baita dirua eskudirutan kreditura lortzeko aukera ere. Txartelak erabiltzeagatik urteko kuota bat kobratzen da. Eskudirua lortzeko edo ordainketak zatitzeko erabiltzen direnean, interes handiak ordaindu behar dira. Kredituaren muga, erabiltzailearen kaudimenaren eta kreditu erakundearekin duen harremanaren denboraren araberakoa izaten da, negoziagarria beti ere.

 

Zorduntze-txartelak kutxazain automatikoetan eskudirua lortzeko erabili ohi dira, eguneko muga jakin batekin, baina establezimendu askotan produktuak edo zerbitzuak ordaintzeko ere erabil ditzakegu. Kreditu-txartelen aldean, zorduntze-txartelak txartel hori lotuta dagoen kontuan dirua badago soilik erabil daitezke, kontu horretatik berehala kentzen baitute eginiko ordainketen zenbatekoa. Gero eta gehiago dira txartel horiek erabiltzeagatik urteko kuota bat kobratzen duten erakundeak.

 

Erosketa-txartelak edo bezero-txartelak merkataritza establezimendu kateei loturik egoten dira. Txartel horien bidez eskuratutako ondasunen edo zerbitzuen zenbatekoa erabiltzailearen banku-kontu batean kargatzen da aldez aurretik zehaztutako epe bakar batean, gehienetan hilero, zero kostua duen finantzazioarekin. Txartel horietako batzuek ordainketak zatitzeko ere balio dute, eta horrenbestez, dagozkien interesak kobratzen dituzte, interes handiak gehienetan. Txartel horiek erabiltzeagatik ez da urteko kuotarik ordaintzen.

 

Diruzorro-txartelak edo diruzorro elektronikoak azaldu berriak dira eta pixkanaka-pixkanaka gero eta gehiago erabiltzen ari dira. Diruzorro horiek eguneroko ordainketa txikietan eskudiruaren lekua hartzea dute xede. Txartel horiek microchip bat dute eta aldi berean beste txartel mota bat ere izan daitezke, zorduntze-txartela, esate baterako. Microchip hori kutxazain automatikoetan kargatzen da, eta terminal egokia duten lekuetan ordainketak egiten direnean deskargatutako dirua erregistratzen du.

 

Leialtasun-txartelak, puntuen txartelak izenez ezagutzen direnak, ez dira ordaintzeko erabiltzen, baizik eta sistema horri loturiko enpresek bezero berriak lortzeko eta jada bezero direnek kontsumoa handitzeko erabiltzen duten bidea dira. Sistema horri loturiko enpresa batean egiten den erosketa edo eragiketa bakoitzeko puntu batzuk ematen dira, puntu horiek pilatu egiten dira eta ondasun edo zerbitzu batzuetara heltzeko balio dute: ikuskizunetarako sarrerak, ostatuak doan, bidaietan deskontuak eta abar.



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52