Saltar al contenido

Zein berme dauka auto batek?

Ibilgailua berria bada, bi urteko berme legala izango du. Bigarren eskukoa bada, gutxienez, urtebetekoa izango du; hala ere, saltzailearekin hitzartu ahalko duzu epe luzeagokoa izan dadin. Gogoratu behar da berme horiek enpresen eta kontsumitzaileen arteko transakzioei aplikatzen zaizkiela, eta ez partikularren arteko transakzioei. Adibidez, zuk lagun bati auto bat erosi badiozu eta autoak akatsa badu, Kode Zibilaren saneamendu erregimenaren pean geratzen da ezkutuko akatsengatik; horren arabera, sei hilabeteko epea duzu erreklamatzeko.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52