Saltar al contenido

200 euroko aurrekontua egin zidaten nire autoaren matxura konpontzeko. Ados negoen eta onartu egin nuen. Autoa jasotzerakoan esan zidaten faktura 100 euro garestiagoa zela aurretik antzeman ez zuten beste matxura batengatik. Ordaindu behar al dut?

Fakturak bat etorri behar du beti aurrekontuarekin. Konponketa egiteko momentuan tailerrean antzematen bada aurretik ikusi ez diren ezkutuko akatsak daudela, derrigorrez jakinarazi behar dio kontsumitzaileari, eta bezeroak idatziz eman beharko dio bere adostasuna; orduan soilik egin ahalko du tailerrak aurrekontuan sartu ez den matxuraren konponketa. Tailerrak ez badizu horren berri eman, erreklamazio-orriak eskatu ahal dituzu eta idatziz jar dezakezu zure kexa.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52