Saltar al contenido

Bigarren eskuko auto bat saldu didate eta peritu batek esan dit ezkutuko akats bat duela. Eska al diezaioket erantzukizunik saltzaileari?

Profesional bati erosi badiozu autoa, gutxienez urtebeteko bermea daukazu ezkutuko akatsengatik erreklamatzeko. Kasu honetan bai konponketa bai prezioaren murrizketa eska dezakezu. Autoa konponezina geratzen bada kontratuaren ezeztapena eska dezakezu, Bermeen Legearen arabera. Kotxea partikular bati erosi badiozu, Kode Zibilak ematen duen 6 hilabeteko epea izango duzu arazoa konpontzeko. Kasu honetan ere, autoa konponezina bada kontratuaren ezeztapena eska dezakezu. Erantzukizunari buruz esan dezakegu kasu bietan kalte eta galerengatiko kalte-ordaina eska dezakezula saltzailearengan arreta ezaren susmoa hatzemango bazenu.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52