Saltar al contenido

Iturginak lan bat egin dit etxean. Instalazio oker bat egin du eta ura bueltatu egiten da. Nork ordaindu behar du konponketa?

Lehenengo jakin behar duguna da fakturan obraren berme-epea jasotzen den ala ez, alegia, zerbitzuaren bermearen baldintzak, edukia eta iraupena jasotzen diren. Berme-epe horren barruan badago, instalatzailea arduratu beharko da konponketaz. Baina nahiz eta bermeari aipamenik egiten ez dion dokumenturik ez egon, enpresa edo profesionalak 15 urte arte luza daitekeen kontratu-erantzukizun bat du kontratua gaizki bete bada, nahiz eta egokiena lehenbailehen erreklamatzea den.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52