Saltar al contenido

Arazoak ditut nire etxea duela sei urte eraiki zuen sustatzailearekin, beste gauza batzuen artean hormen isolamenduarekin, erreklama diezaioket?

Etxebizitza baten gutxieneko bermea, dela berriarena dela erabiliarena, sei hilabetekoa da. Honek akats nabarientzat eta ezkutuko akatsentzat balio du. Erreklamazioa denbora horretan egin behar da, egiazta daitekeen bitartekoren baten bidez egindakoa frogagarri izan dadin. Arazoa garrantzitsuagoa denean, "hondamen-akatsa" deitzen zaio: kasu horretan erreklamazio-epea 10 urtekoa da. Bestetik, esan behar da Babespen Ofizialeko Etxebizitzek 5 urteko epea dutela, Behin-betiko Sailkapenetik hasita, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren aurrean erreklamatzeko. Hau guztia esan ondoren, esan daiteke zure kasuan erreklamazioa egiteko aukera bakarra isolamendu-arazo horiek "hondamen-akats"-tzat hartzea dela, eta horretarako zure erreklamazioa bide judizialetik bideratu beharko zenuke. Kontsumo Arbitraje bat ere saia daiteke, sustatzaileak onartuko balu.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52