Saltar al contenido

Eraikuntza berriko etxebizitza bat erosi dut; kontratuan entrega-epea jasotzen da, baina ez dute bete. Nori erreklama diezaioket?

Nahitaezkoa da kontratuan argi eta garbi jasotzea entrega-epea eta eraikuntza zein fasetan egongo den une bakoitzean. Data horrek eraikitzailea edo sustatzailea lotzen du, eta entregarik ez bada egiten, erosleak aukera izango du kontratua eten edo aurrera jarraitzeko. Kasu honetan, eskatzaileari kalte-ordain bat eskatu ahal izango dio atzerapenak sortzen dizkion kalteengatik: alojamendua, trasladoa etab. Kontratua eteten bada, ordaindutako zenbatekoak gehi diruaren legezko interesak itzuli beharko dizkizute. Saltzaileak ez badu ordaintzen, sustatzaileak kontsumitzailearen eskubideak bermatzeko nahitaez izan behar duen Aseguruari erreklamatu ahal izango diozu. Gomendatzen dizugu Erreklamazio Orria erabiltzea, horrek kontsumo-arloko agintariei eskuhartzeko aukera ematen baitie, aseguru hori dagoen egiaztatzeko eta abar. Asegururik ez balego, Autonomia Erkidegoak isuna jar lekioke dagokion araudia ez betetzeagatik.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52