Saltar al contenido

Etxebizitza. Zergak eta gastu osagarriak

VIVIENDA

Etxebizitza: Etxebizitza baten erosketari loturiko zergak eta gastu osagarriak

Balio Erantsiaren gaineko Zerga.

Soilik lehen salerosketan aplikatzen da etxebizitza eraiki edo eraberritu ondoren. Zerga-tasa %7koa da guztizko prezioaren gainean eta erosleak ordaindu behar du.

Ondareen Salerosketen gaineko Zerga.

Etxebizitzen bigarren eta hurrengo salerosketak zergapetzen ditu eta erosleak ordaindu behar du. Datozen Zerga-tasa eta eskalen arabera:

Datozen kasuetan sartzen ez diren etxebizita transmisioetan, % 4.

Ohiko etxebizitzen transmisioetan 2,5%a, datozen baldintzak beteko direnean:

- Eroslearen ohiko etxebizitza zuzenduta baldin badago.

- Bere eraikitako azala 120m2 baina gehiagokoa edota baliagarriko azala 96m2 baina gehiagokoa ez izatea. Etxebizitza familia bakarrekoa izanik, partzelako azala ezin du 300 m2tik pasa. Familia ugaria baldin bada baldintza hau ez da ezartzen.

- Erosleak aldez aurretik Tasa Murriztua erabili ez izatea beste transakzio batean. Que el adquirente no haya aplicado antes ya este tipo reducido en otra transacción.

Gainbalioaren ariela.

Udal zerga hau, 1990. urtetik aurrera Hiri Izaerako Lurren Balioaren Igoeraren gaineko Zerga izeneko beste batez ordezkatu dena, denboraren joanean gertatutako orubeen balioaren igoeraren arabera ordaintzen da. Eroslearen eta saltzailearen artean hitzartu daiteke zerga hori nork ordaindu, eta horren inguruan ezer ere ez bada zehazten, saltzailearen kontura izango da. Erosleak ordaintzen badu, gero diru kopuru hori saltzaileari eskatu ahal izango dio, eta Udaletan eskatu ahal izango da bai behin-behineko kitapena zenbat izango den jakiteko, bai diru kopuru hori zatika ordaintzeko aukera.

Notario eta Erregistro gastuak.

Eskrituran zehaztutako salmenta-prezioarekin loturiko muga-zerga baten arabera kobratzen du Notarioak. Legearen arabera, eskritura publikoa egiteko gastuak honako era honetan banatuko dira, bestelakorik hitzartzen ez den bitartean: saltzailearen kontura eskritura nagusia, eta eroslearen kontura lehen kopia egiteko gastuak eta erregistroan inskribatzea.

Interesatuak zuzenean egiten ez badu behintzat, notaritzak Ogasunarekin kitapena egiteaz eta Erregistroan inskribatzeaz arduratzen dira, baina aholkularitza baten bidez egiten dutenez, esan beharrik ez dago, hark ere bere zerbitzuak kobratzen dituela gero.

Kontratuek alde sinatzaileen artean ondorioak sortzen badituzte ere, gogoratu behar da hirugarrenen aurrean baliozkoak izateko eskritura publikoan jaso beharko direla eta Jabetza Propietatean inskribatu.



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52