Saltar al contenido

Etxebizitza. Partikularren arteko salmenta

VIVIENDA

Etxebizitzen salmenta partikularraren artean

Salerosketa partikularren artean egiten denean, legearen arabera saltzaileak ez du arestian aipatu ditugun eskakizun horiek guztiak betetzeko obligaziorik, baina erosleak eskubidea du eta aipaturiko alderdi horiei guztiei buruzko informazioa bildu behar du. Horrenbestez, konpromisoa hartu aurretik eta diru kopuru bat eman aurretik bereziki garrantzitsua da:

Jabetza Erregistroan kontsultatzea eta erregistro horretan finkaren inskripzioaren kopia eskatzea. Inskripzio horretan honako hau zehaztu behar du:

Erregistroko titularra zein den (bakarrik pertsona horrek sal dezake zuk eskritura egin ahal izateko).

Etxebizitzaren azalera eta jabetza kuota.

Etxebizitzaren gainean eragina izan dezaketen hipotekak eta beste karga mota batzuk, baldin badaude.

Eraikuntzaren erregimena (librea den edo Babes Ofizialekoa den).

Hipoteka bat baldin badago, erosleak bi aukera ditu:

Notarioaren aurrean kontratua sinatu aurretik hipoteka ezerezteko eskatzea.

Hipotekan subrogatu eta ordaintzeko dagoen zatiaren kargu egitea, eta diru kopuru hori etxebizitzaren guztizko preziotik kentzeko exijitzea saltzaileari.

Nolanahi ere, kontratua bi aldeek egin behar dute, eta bertan jasoko dira ahoz hitzartutako baldintza guztiak, eta bereziki honako klausula hauek:

1. Jabetza egiaztatzen duen titulua.

2. Etxebizitzaren deskribapena.

3. Guztizko prezioa.

4. Ordaintzeko era, zenbatekoa eta mugaegunak.

5. Etxebizitzaren gaineko karga edo zergen zehaztapena, eta inolako kargarik ez badu, zirkunstantzia hori espresuki zehaztuko da kontratuan.

6. Eskritura publikoa egingo den eguna eta eskritura horren baldintzak, sortzen diren gastuak nork ordainduko dituen espresuki adierazita.

7. Klausula penalak bi aldeetako batek kontratua ez badu betetzen.

Azkenik, azken gomendio bat: behar beharrezkoa da jabeen elkarteko lehendakariarekin edota horrelakorik balego, finka-administratzailearekin hitz egitea eta honi eskatzea idatziz adieraz dezala batetik, etxebizitzaren saltzaileak jabeen elkartearekin zorrik duen edo ez, eta bestetik, azken hilabeteetan obra handiren bat (teilatua edo aurrealdea konpontzea,...) egiteko akordioa hartu den. Beharrezkoa ikusten baduzu, eskatu akta-liburuaren kopia.



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52