Saltar al contenido

Etxebizitza. Bitartekari bidezko salmenta

VIVIENDA

Etxebizitza: Bitartekari bidezko salmenta


ETXEBIZITZA: Eskaintza, promozioa eta publizitatea

 Eskaintza, promozio edo publizitate orok beteko ditu etxebizitzaren benetako ezaugarriak, eta beti ere azaldu egingo da etxebizitza hori eraikitzen ari diren edo eraikuntza jada amaitu den.

 Eskaintza, promozio edo publizitate oro erosleak okerrera ez eragiteko moduan egingo da, eta eskaintzen ari den finkaren inguruko funtsezko datuak ez ditu ezkutuan gordeko.

 Eskaintza, promozio edo publizitateak etxebizitzaren eraikuntzaren, kokalekuaren, zerbitzuen eta instalazioen inguruko datuak, ezaugarriak eta baldintzak azaltzen dituztenean, baldintza horiek betetzeko eskatu ahal izango da, geroko kontratuan espresuki adierazten ez badira ere.

 

ETXEBIZITZA: Informazioa  


Jendearen eskura honako kontu hauei buruzko informazioa edukitzeko betebeharra du saltzaileak:


Saltzailearen identifikazio datuak: izena edo izen soziala, helbidea eta Merkataritza Erregistroko inskripzioa.


Etxebizitzaren planoak, sare elektrikoen, ur, gas eta berokuntza sareen instalazioen kokalekua, eta baita sare horien suteen aurkako bermeak eta segurtasun neurriak ere.


Etxebizitzaren deskribapena bere azalera erabilgarriak adierazita, eta baita eraikinaren, eremu komunen eta elementu osagarrien deskribapena ere.


Eraikuntzan erabilitako materialak, bereziki erabiltzaileak material horietara zuzeneko sarbidea ez duenean, eta baita isolamendu termiko eta akustikoak ere.


Horrelakorik behar duten instalazioetan, erabilera eta mantenuari buruzko instrukzioak eta batez ere higiezinaren ebakuazioa larrialdietan.


Higiezinaren inskripzioa Jabetza-erregistroan.


Legearen arabera eraikuntzarako eska daitezkeen baimenen kopia, okupazio edo etxebizitzaren eta bere eranskinen erabilera lizentzia eta "hirigintza zedularen edo finkaren hirigintza zirkunstantziak egiaztatzen dituen agiriaren kopia, lursail zatiketarako edo konpentsaziorako eragiketak betetzen direla adierazita".


Saldu beharreko etxebizitzaren betebehar edo zorren laburpena Jabeen Komunitateari dagokionean -horrelakorik badago-, eta bere Estatutuak eta funtzionamendurako arauak eta indarrean dauden zerbitzu kontratuak eta hornidurak ezagutzea.


Etxebizitzaren jabetza eta erabilera zergapetzen dituzten zergak.


Kontratua dokumentatu behar den modua bere baldintza orokor eta bereziak zehaztuta, eta bereziki honako hau adierazita:


a) kontsumitzaileak ez dituela bere gain hartuko saltzaileari dagozkion titulazio gastuak.


b) Kode Zibilaren 1.279 (kontratugileen elkarrekiko betebeharrei buruzkoa) eta 1.280 1. artikuluak (kontratua dokumentu publikoan jasotzeko obligazioari buruzkoa).


c) Kontsumitzaileak duela notarioa aukeratzeko eskubidea.


Etxebizitzak edo eremu komunak edo elementu osagarriak amaituta ez badaude, emateko data zehaztuko da.


Lehen salerosketan, arkitektoaren eta etxegilearen izena eta helbidea.


PREZIOARI dagokionean, informazioa zehatza izango da, eta honako hau adieraziko du:


a) Etxebizitzaren guztizko prezioa, agentearen ordainsariak, horrelakorik baldin badago, eta dagozkion zergak barnean daudela ulertuta, eta bigarren eta hurrengo salerosketetan Ondareen Salerosketen gaineko Zergak eta Ekintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergak (OTZ eta EJDZ).


b) Ordainketa geroratua bada, honako hau zehaztuko da: interes tasa, amortizazioen zenbatekoa eta data, eta erosleak gauzatu beharko dituen bermeak.

c) Etxebizitza kargatzen duen zerga bat badago, dagokion hipoteka-eskrituraren ezaugarrien datuak, eskritura hori baimendu duen notarioaren datuak eta erregistroan inskribatutako eguna zehaztuko dira, eta baita etxebizitza bakoitzaren hipoteka-erantzukizuna ere, zenbatekoak eta mugaegunak zehaztuta.

d) Kontratua gauzatu aurretik emaniko edozein diru kopuru azken prezioari kenduko zaiola zehaztuko da beti.

e) Etxebizitza ez badago eraikia edo amaitua, eta prezioaren kontura aurretik kopuru batzuk ordaintzeko eskatzen bada, eraikuntza ez bada hasten edo zehaztutako epean ez bada amaitzen diru kopuru horiek itzuliko direla bermatzen duten dokumentuen kopiak eduki beharko dituzte jendearen eskura, eta baita promotorearen zeregin horietarako kontu bereziaren inguruko informazioa ere.
Gainera, etxebizitzen salmentaren propaganda eta publizitaterako ezinbesteko baldintza izango da promotoreak bere jarduera eta kontratazioan uztailaren 27ko 57/1968 Legeak xedatutako baldintzak beteko dituela jasotzea, eta espresuki zehaztu egingo da, era berean, ez-betetzea gertatuz gero kopuru horien itzulera ziurtatuko duen Erakundearen izena, eta baita kopuru horiek kontu berezian zein Banku Erakunde edo Aurrezki Kutxatan sartuko diren ere.


ETXEBIZITZA: Kontratua  

Zuk erosteko erabakia hartu ondoren, jakin ezazu kontratua sinatzean, saltzailearen kontura lehen aipaturiko dokumentu horiek guztiak emateko eskatzen ahal duzula eta ESKATU BEHAR DUZULA, hau da, horrek zuretzako inolako gasturik sortu gabe.

Gainera, kontratuak gutxieneko baldintza batzuk bete behar ditu, hau da, besteak beste, kontratua modu garbi eta errazean idatzita egongo da, fede onaren eta kontraprestazioen arteko oreka justuaren printzipioei erantzunez. Horrek esan nahi du honako klausula hauek debekatuta daudela:

 Prezio geroratuari, interes tasari eta kredituen amortizazio baldintzei buruzko datuak argi adierazten ez dituzten edo ezkutatzen dituzten klausulak.

 Kontratua indarrean dagoen bitartean sartzaileari prezio geroratua libre igotzeko aukera ematen dioten klausulak.

 Eroslearen erabakiaren barnean ez dauden kontzeptu osagarriengatik prezioaren igoerak ezartzen dituzten klausulak. Horri dagokionean, honako hau eduki behar du kontuan:

a) Aurreikusi ezin den obra-erreforma oro erosleak baimendu behar du obra horiek prezioan eragina badu.

b) Erosleak proposaturiko erreforma oro dokumentatu egingo da, edukia, prezioa eta emateko epea zehaztuta. 

 Eroslearengan, zuzenean egotzi ezin zaizkion okerrak edo administrazio edo banku akatsak eragiten dituzten klausulak.

 Lehen salmentan, legearen arabera edo duen izaerarengatik saltzaileari dagokion titulaziotik etorritako gastuei aurre egiteko betebeharra erosleari ezartzen dioten klausulak. Adibidez, obra berria, jabetza horizontala, eraikuntza, zatiketa edo ezereztea finantzatzeko hipotekak.

 


ETXEBIZITZA: Aldez aurretik diru kopuru batzuk ematea hitzartzen den etxebizitzaren zesio-kontratuen berme osagarriak 

Baldintza berezi batzuk zehazten dira era horretako kontratuetarako: 

 Kontratuan espresuki adierazi behar da lagapen-hartzaileari kontura jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra duela lagatzaileak, hori gehi une horretan indarrean dagoen diruaren interes legala, eraikuntza ez bada hasten, kontratuan zehaztutako epeetan ez bada amaitzen edo Lehen Okupaziorako Lizentzia ez bada lortzen.

 Zehaztu egingo da kontratuan hartutako konpromisoaren ondorioz erosleak aldez aurretik eman beharreko diru kopuruak ordaintzeko Banku Erakundearen edo Aurrezki Kutxaren kontu berezia.

 Etxebizitza ematen den unean, saltzaileak bermea ziurtatzen duen Erakunde berme emaile edo aseguru egilearen bidez emaniko berme solidario edo aseguru kontratua emango zaio lagapen-hartzaileari. Berme edo aseguru kontratu hori prezioaren kontura aldez aurretik eman behar diren kopuruen gainekoa izango da.

 



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52