Saltar al contenido

Bidaia agentziaren bitartez logela bat erreserbatu dugu hotel jakin batean eta iritsitakoan, tokirik ez dagoelako, beste hotel batean ostatu hartzea eskaintzen badigute, zer eskubide ditugu?

Ostatu berria kontratatutakoaren kategoria bera edo handiagoa izan behar du. Aldaketa onartuz gero, agentziak ez dio kalte-ordainik ordaindu beharko turistari. Baina, eskainitako hotelarekin ados ez dagoela adierazten badu turistak frogatzeko moduan, agentziari kalte-ordaina eska diezaioke, froga dezakeen kaltea jasan duela (kokapen okerragoa, aldez aurretik kontrataturiko prestazioak ez dituena, eta abar) uste badu. Eskainitako hotelaren kategoria txikiagoa izanez gero, eta turistak aldaketa onartzen badu, kontratatutako hotelaren eta azkenean eskaini dioten hotelaren arteko prezio aldea eska dezake.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52