Saltar al contenido

Bidai konbinatu bat kontratatu dugu Aste Santurako. Agentziak erreserba ezeztatu du eta ez digu antzeko bidai1rik proposatu. Etxean geratu behar al dugu?

Antolatzaileak bidaia ezeztatzen badu, aukera hauek ditugu: Ordaindutako zenbatekoak berreskuratu, edo Kalitate bereko edo handiagoko beste bidai konbinatu bat egin, hala eskaintzen badigute (ez da hau kasua. Gainera, antolatzaile edo saltzaileak indemnizazio bat ordaindu beharko digu: - Kontratatuko bidaiaren prezio osoaren %5a, ezeztapena bidaiaren hasierako data baino 15 egun eta 2 hilabete arteko aurrerapenez egin bada. - %10a, 3 eta 15 egun arteko aurrerapenez ezeztatu bada bidaia. - %25a, 48 orduko aurrerapenez ezeztatu bada bidaia. Agentziak ez du obligaziorik honako kasu hauetan: aurrez ezarritako pertsona-kopuru baino txikiagoa egoteagatik bidai bat ezeztatzen denean, eta kontsumitzaileari idatziz jakinarazten zaionean hori kontratuan ezarritako epe mugan.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52