Saltar al contenido

Duela egun batzuk bidai konbinatu baten eskaintza onartu genuen. Billeteak atzo jaso genituen, baina hasieran hitzartutakoa baino diru gehiago eskatzen digute. Orain eskatzen didatena ordaindu behar al dut?

Honako kasu hauetan bakarrik alda ditzake agentziak bidai konbinatuetarako kontratatutako prezioak: - Kontratuan berariaz jaso izana prezioa berrikusteko aukera, bai gorantz nahiz berantz. Aldaketa horiek kalkulatzeko formulak jaso beharko dira. - Prezio-aldaketak honako arrazoiren batek eragin izana: ˇ Garraioak, karburanteen prezioa barne. ˇ Tasa eta zerga aplikagarriak. ˇ Kanbio-tipo aplikagarriak. Aurreko baldintzak bete arren, inolaz ere ez da bidaiaren prezio kontratatua irteera aurreko 20 egunetan igoko. Igoerak aurreko prezioari %15ean eragiten badio, erabiltzaileak bidaiari uko egin ahal izango dio, egindako ordainketa berreskuratzeko eskubidea izango duelarik, gestio eta ezeztapen gastuak izan ezik, halako gastuak baleude.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52