Saltar al contenido

Dendatik kanpoko erosketak

ventas

Kontsumoko eragiketa batzuk ohiko establezimenduetatik aparteko lekuetan egiten dira. Merkataritza-establezimenduetatik kanpoko salmentak dira horiek, eta eroslearen etxean egin daitezke (etxez etxeko salmenta) edo beste edozein gunetan, salmenta-enpresa edo saltzailearena dena ez beste batean.

Horrelako salmentetan ere, kontsumitzaileek badituzte eskubideak. Eskubideok arau honetan biltzen dira:  1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen  testu bategina onesten duena (107tik 113ra bitarteko artikuluak).

 

Merkataritza establezimendutik kanpoko salmentak egiteko egoerarik ohikoenak honako hauek dira:

- Etxez etxeko salmenta: Era profesionalean egiten direnak dira, kontsumitzailearen etxera edo lantokira bisita eginda. Saldutako produktu edo zerbitzua berdin da saltzeko une berean ematen den edo ez.

- Bileretako salmentak: Taldekide batek taldea elkartzeko deialdia egiten duenean, salmenta enpresa edo saltzaile batek hala eskatuta, sortzen dira mota honetako salmentak.

- Txangoak: Merkataritza establezimenduetatik kanpoko salmentarik erabilienetako bat eskaintzaileak antolatutako txangoetan eta hoteletan egiten direnak. Era horretako salmentak, batez ere, adineko jendeari begira egin ohi dira.

Egun bateko txangoetan egiten dira; prezio apaleko txangoak dira, garraioa, otordua eta opari erakargarria, baina merkea, eskaintzen dituztenak. Txangoaren aurretik ohikoa da erosle potentzialak publizitate-liburuxka bidez erakartzea, eta txango horietan, gehienetan, honelako gauzak eskaintzen zaizkie: 

    • Etxerako produktuak (mahai-tresnak, etxetresna elektrikoak?)
    • Oihalak (izarak, edredoiak...)
    • Osagarriak (eskumuturreko ordulariak, bisuteria? ).

 

Legea ez da aplikagarria ondorengo kontratu-motetan:

  • Urrutiko salmentari buruzko eta merkataritza elektronikoari  buruzko arautegia aplika dakizkiokeen kontratuak.
  • 48,08 € azpitik dauden kontratuak.
  • Ondasun higiezinei buruzko kontratuak, edo horien gaineko beste eskubideren bati buruzkoak.
  • Aseguru-kontratuak.
  • Balore higigarrien gaineko kontratuak.
  • Notarioaren aurrean dokumentatutako kontratuak.
  • Elikagai, edari eta etxean kontsumitzeko erabilpen arruntekoak diren beste ondasunei buruzko kontratuak, alegia, joan-etorri ugari eta ohizkoak egiten dituzten hornitzaileek banatzen dituzten produktuen gainekoak.
  • Ondorengo hiru baldintzak batera betetzen dituzten kontratuak:

1- Kontsumitzaileak, saltzailea bertan ez dela, kontsultatzeko aukera izan duen katalogo bat oinarritzat hartzea.

2- Enpresa eta kontsumitzailearen arteko harremanetan, egindako salmentari edo ondoren egingo direnei dagokienez, jarraikortasuna egongo dela aurreikustea.

3- Katalogoak eta kontratuak, biek, jasotzea kontsumitzaileak duen eskubidea kontratua askatasun osoz desegiteko, gutxienez, zazpi egunekoa izango den epean. Edo modu berean ezartzea epe berean kontsumitzaileak salgaiak itzultzeko duen eskubidea, epe hori salgaia jasotzen duen egunetik kontatzen hasita.

 

Derrigorrezko dokumentazioa

Kontratua edo kontratu-eskaintza beti idatziz formalizatu behar da, ale bikoitzean. Gainera, atzera egite dokumentua ere erantsiko zaio, eta kontsumitzaileak data jarri eta dokumentuak sinatu behar ditu.

Kontsumitzaileak sinatzeko den dokumentuko atalaren gainean, eta nabarmendutako karaktereetan, zera jarri behar du: kontratuan atzera egiteko eskubideari buruzko aipamen argi, ulergarri eta zehatza, baita atzera egiteko beharrezko betekizunak eta egitearen ondorioak ere.

Behin kontratua sinatuta, saltzaileak kontsumitzaileari kontratuaren aleetako bat eta atzera-egite dokumentua emango dizkio. Beti, saltzen duen enpresari edo aldeari dagokio baldintza horiek betetzen direla frogatzea.

 



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52