Saltar al contenido

Aireko bidaiarien garraioa: overbookinga

AVION

Ontziratzea ukatzea (overbookinga )

Europako Legebiltzarraren eta Batzordearen 261/2004 Erregelamenduak (2005eko otsailaren 17az geroztik indarrean) ontziratzea ukatzeko kasuetan aplikatu beharreko araudia ezartzen du. Honako bidaiari hauei aplikatzen zaie:

a. Aireportu komunitario batetik irten behar duen bidaiariari,
b. Edo herrialde ez-komunitario bateko aireportu batetik irten behar duen bidaiariari (konpentsazio eta asistentzia neurririk aurreikusten ez duena), eta aireportu komunitario batera iritsi behar duenari, hegaldia konpainia komunitario batekin egingo badu.

Horrez gainera
a. hegaldiaren erreserba egiaztatu duen bidaiariari, hegaldi txartela badu (inprimatua edo elektronikoa), edo konpainiak onartu eta erregistratu dion beste frogaren bat badu,
b. fakturaziora ezarritako baldintzetan eta orduan iritsi den bidaiariari, idatziz edo modu elektronikoz adierazitako orduan (ordurik adierazi ezean, irteera ordua baino 45 minutu lehenago gutxienez),
c. edo erreserbaturik zuen hegalditik beste hegaldi batera aldatu duten bidaiariari.

Ontziratzea ukatzea bidaiariei hegaldi bat hartzea galaraztea da, hegaldirako erreserba egiaztatua badute ere, eta, hegaldia bertan behera uzten den kasuan izan ezik, fakturaziora ezarritako baldintzetan eta orduan agertu badira ere edo aire konpainia edo operadore turistiko batek hegaldiz aldatu baditu ere, haien ontziratzea galarazteko arrazoi sendoak daudenean izan ezik (osasun edo segurtasun arrazoiak edo dokumentu desegokiak aurkeztea).

Txartela garraiorako eskubidea ematen duen balioztaturiko edozein dokumentu da, edo haren baliokidea, modu ez-inprimatuan (elektronikoa barne), aire konpainiak edo operadore turistikoak jaulkia edo baimendua.

Erreserba egitean, bidaiariak txartel bat edo beste frogaren bat eskuratzen du, aire konpainiak edo bidaia agentziak onartua eta erregistratua.

- Konpainia batek ontziratzea ukatu behar duela aurreikusten duenean, boluntarioak bilatzen saiatuko da lehenik. Boluntario horiek uko egingo diote beren erreserbari konpainiarekin hitzartutako onura batzuen truke, eta dirua berreskuratu edo garraio alternatiborako eskubidea ere izango dute.

Ontziratzea ezarritako baldintzetan agertu den edozein pertsona izan daiteke boluntarioa, baldin eta, konpainiaren eskariz, erreserbari bere borondatez eta onura batzuen truke uko egiten badio.

- Boluntarioen kopurua behar bestekoa ez denean, konpainiak lurrean utzi ahal izango ditu kopuru horretarako falta diren bidaiariak, beren borondatearen aurka bada ere. Konpentsazioa emango die berehala eta asistentzia eskainiko die, ondorengo ataletan adierazten den moduan.



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52