Saltar al contenido

Aireko bidaiarien garraioa: Atzerapenak

AVION

Atzerapenak

- Bidaiarien aireko garraioaren atzerapenak eragiten dituen kalteen erantzukizuna aire konpainiarena da.

- Nolanahi ere, ez da erantzule izango baldin frogatzen bada kaltea saihesteko arrazoizko neurriak hartu dituela edo neurri horiek hartzea ezinezkoa izan zaiola.


- Bidaiarien atzerapenagatiko erantzukizuna 4.150 IEBtan mugatzen da bidaiari bakoitzeko (5.009 euro gutxi gorabehera).

- Erantzukizun muga bat ezartzeak ez du esan nahi nahitaez gehieneko zenbateko hori ordaindu behar denik.


- Europako Legebiltzarraren eta Batzordearen 261/2004 Erregelamenduaren arabera (indarrean 2005eko otsailaren 17az geroztik),

Baldin hegaldia:
a. aireportu komunitario batetik irten bada,
b. edo herrialde ez-komunitario bateko aireportu batetik irteten bada (konpentsazio eta asistentzia neurririk aurreikusten ez duena), eta aireportu komunitario batera iristen bada eta konpainia ere komunitarioa bada.

Baldin bidaiariak:
a. hegaldiaren erreserba egiaztatu badu, hegaldi txartela badu (inprimatua edo elektronikoa), edo konpainiak onartu eta erregistratu dion beste frogaren bat badu,
b. fakturazioa ezarritako baldintzetan eta orduan iristen bada, idatziz edo modu elektronikoz adierazitako orduan (ordurik adierazi ezean, irteera ordua baino 45 minutu lehenago, gutxienez),
c. edo erreserbaturik zuen hegalditik beste hegaldi batera aldatu badute.

Eta atzerapena honako hau izan bada, aurreikusitako irteera ordutik kontatzen hasita:
a. 2 ordu edo gehiagokoa 1.500 Km-tik beherako hegaldietan,
b. 3 ordu edo gehiagokoa komunitate barruko 1.500 km-tik gorako hegaldietan eta 1.500 km-tik 3.500 km-ra bitarteko gainerako hegaldietan,
c. 4 ordu edo gehiagokoa aurreko ataletan aipatu ez diren hegaldietan.

Orduan, aire konpainiak "Arretarako eskubidea" atalean zehazten den asistentzia eskainiko dio bidaiariari. Gainera, hotela ordaindu beharko dio (hotelerako joan-etorri gastuak barne), hegaldi alternatiboa hurrengo egunean edo hurrengoetan irteten denean eta bidaiariak gaua bertan eman behar duenean.

Atzerapena 5 ordutik gorakoa denean, konpainiak txartelaren kostua itzultzea (7 eguneko epean) eskainiko dio bidaiariari, egin gabeko bidaia zatiari dagokiona eta eginiko bidaia zatiari dagokiona, baldin atzerapenak bidaiariari bere bidaia planak bertan behera utzarazi badizkio. Gainera, lehenengo abiapuntura itzultzeko hegaldi bat ere eskainiko dio, ahalik eta lasterren. 

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52