Saltar al contenido

Aireko bidaiarien garraioa. Ekipajearen gorabeherak eta erreklamazioak

AVION

Ekipajeak

Ekipajea fakturatzeko, zure konpainiaren mahaira joan behar duzu. Behin fakturazioa eginda, ontziratze txartela eta ekipaje agiria jasoko dituzu.

Zure segurtasunerkao eta gainerako bidaiarien segurtasunerako, ez fakturatu edo garraiatu inoiz pertsona ezezagunen ekipajerik.

Ekipaje frankizia:

Ekipajearen garraioa, pisu jakin bateraino, txartelaren prezioaren barnean sartuta dago. Oro har, hegaldi nazionaletan, Lehen Klaseko eta Lehentasunezko Klaseko bidaiariek 30 Kg. arterainoko pisuak eraman ditzakete; eta 20 Kg. arterainokoak, gainerakoek.

Naioarteko hegaldietan sistema bera erabiltzen da, AEBetarako, Kanadarako eta Ameriketako beste herrialde batzuetarako hegaldietan izan ezik (galdetu konpainiari). Azken horietan "piezaka" mugatzen da ekipajea: garraiatutako puska kopuruari eta puska horien bolumenari erreparatzen zaie.

Ekipaje soberakina:

Bidaiarien ezaugarriek eragozpenik jartzen ez badute, ezarritakoa baino pisu gehiago fakturatu ahal izango da, baldin ekipaje soberakinagatiko zenbatekoa ordaintzen bada.

Eskuko ekipajea:

Fakturatutako ekipajeaz gainera, bidaiariak eskuko ekipajea eraman dezake, pisu eta bolumen txikiko gauzak (aterkia, esku poltsa, argazki kamara, etab.), neurri eta pisu jakin batekoak betiere (batzuetan txartelean adierazten da zein neurri eta pisutakoak).

Galdetu konpainiari zenbat puska eraman ditzakezun fakturatutako ekipajean nahiz eskukoan, eta zer neurri eta pisutakoak izan behar duten gehienez.

Erantzukizunen mugak eta erantzukizunei uko egitea:

Aire konpainiek uko egin diezaiokete ekipajetzat har ezin daitezkeen artikulu batzuk garraiatzeari, neurriengatik, formagatik, pisuagatik edo beste arrazoi batzuengatik.

Komeni da artikulu jakin batzuk fakturatutako ekipajean ez sartzea: artikulu galkorrak, hauskorrak, baliozko objektuak (dirua, bitxiak, tresna elektronikoak, etab.), botikak, dokumentuak, giltzak... Konpainia batzuek uko egiten diote artikulu horiengatiko erantzukizuna bere gain hartzeari.

Ekipajearen gorabeherak

Aire konpainiak erantzun egin beharko du hegazkinaren barruan edo haren zaintzapean dagoen fakturatutako ekipajea hondatu, galdu edo kaltetuz gero.

Dena dela, konpainiak ez du inongo erantzukizunik izango kaltea ekipajearen beraren ezaugarrien edo akatsen eraginez gertatu bada.

Fakturatu gabeko ekipajeari dagokionez (objektu pertsonalak barne), konpainia izango da erantzule, baldin kaltea bere erruagatik edo bere langileen eraginez gertatu bada.

Halaber, ekipajearen garraioaren atzerapenak eragindako kaltearen erantzule ere izango da, kaltea eragozteko arrazoizko neurriak hartu dituela ?edo neurri horiek hartzea ezinezkoa izan zaiola- frogatzen ez bada.

Ekipajea erreklamatzea

Fakturatutako ekipajea jasotzean erreklamaziorik egiten ez bada, ekipajea egoera onean eta garraio dokumentuan ezarritakoaren arabera iritsi dela joko da, aurkako frogarik ezean.

Fakturatutako ekipajearekin gorabeherarik izanez gero (galera, kalteak edo atzerapena), oso garrantzitsua da berehala aire konpainiaren mahaietara edo handling agentearengana (konpainiari laguntzeko lurreko asistentziako enpresa) hurbiltzea, dagokion erreklamazioa egin eta "Ekipaje Gorabeheren Partea" (EGP) betetzeko. Ezinbesteko betekizuna da gertaturikoa jasoa gera dadin eta dagozkion tramiteak abiarazteko.

Konpainiaren mahaia edo bulegoa aurkitzen ez baduzu, zoaz AENAk aireportu guztietan duen informazio gunera, eta zure konpainia bilatzen eta tramiteak abiarazten lagunduko dizute.

Aireportuan bete beharreko EGPa gorabehera, honako epe hauek dituzu erreklamazioak aurkezteko:

Artikuluren batek kalteak izan baditu, ahalik eta lasterren aurkeztu behar diozu erreklamazioa konpainiari, zazpi eguneko epean gehienera, harrera datatik kontatzen hasita.

Atzerapena gertatuz gero, erreklamazioa aurkezteko epea hogeita bat egunekoa da, ekipajea bidaiariaren esku uzten den egunetik kontatzen hasita.

Erreklamazio guztiak idatziz aurkeztu behar dira, aipaturiko epeetan.

Bi urteko epea dago epaitegietan erreklamazioak aurkezteko, hegaldia iritsi den egunetik edo iritsi beharko zukeen egunetik kontatzen hasita.

Kalte-ordainen mugak

Montrealgo Hitzarmenaren (indarrean dago 2004ko ekainaren 28az geroztik) eta Europako Batasuneko Araudiaren arabera, ekipajearen atzerapen, suntsipen, galera edo kalteengatiko konpainiaren erantzukizuna 1.000 IEBtan (igorpen eskubide bereziak) mugatzen da bidaiari bakoitzeko, hots, 1.207 euro, gutxi gorabehera. Erantzukizun muga bat ezartzeak ez du esan nahi nahitaez gehieneko zenbateko hori ordaindu behar denik.

Bidaiariak erantzukizun muga handiagotzea eska dezake, ekipajearen balioaren deklarazio berezia eginez (fakturazioan beranduen jota) eta tarifa gehigarri bat ordainduz.



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52