Saltar al contenido

Tindategiak. Erreklamazioak

Arazorik izanez gero, lehenik eta behin, tindategiarekin adiskidetasunezko akordio arrazoizko batera iristen saiatu behar dugu.


Hori ezinezkoa gertatuz gero, jo dezakegu Kontsumitzaileen Elkarteetara, Kontsumitzaileari Informatzeko Udal Bulegoetara (KIUB) edo Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko Lurralde Ordezkaritzetara. Hori egin aurretik, eskubidea daukagu erreklamazio-orri bat betetzeko, tindategiak eskura eduki behar baitu guk erabil dezagun.


Beren araudi erregulatzailea urratzen duten tindategi-jarduerek zigorra jaso ahal izango dute, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak jarritako isunen bidez.


Kontsumoko arbitraje-sistemara ere jo dezakegu; tindategi ugari daude hara atxikita. Kontsumoko arbitraje-sistemara atxikitako tindategien zerbitzuak kontratatzeak bermea dakar sor litezkeen arazoak azkar erabakiko direla.


Bide judiziala daukagu azkeneko aukera.

Garbiketa-tratamendua txarra izan den orotan, bigarren tratamendu bat eska daiteke kostu gehigarririk gabe. Jantziak galdu edo kaltetuz gero, kalte-ordaina eskatuko da.

Erabiltzaileak eta zerbitzua ematen duenak adostasunez hitzartu dezakete, kalte-ordainen ondorioetarako, jantzia aldez aurretik baloratzea, eta hori aplikatu beharko dute nahitaez bi aldeek, galdu edo kaltetuz gero. Balorazio hori espresuki adierazi behar da frogagirian. Aurretik idatzizko hitzarmenik sinatu ez bada, balorazioa erosketa-prezio murriztua izango litzateke, jantziaren antzinatasuna kontuan hartuta.

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52