Saltar al contenido

Interneten Banda Zabala

Altak

Interneterako sarbide funtzionala unibertsala da baina ez derrigor banda zabalaren bitartekoa.

Sarbidea emateko operadoreek kontratuan ezarritako epean erantzun beharko diote linean alta hartzeko eskaerari. Epea gainditzen badute, kontratuan agertzen den kalte ordainarekin konpentsatu beharko dute eskatzailea.

Bajak
Abonatuak honako hauen bitartez eten dezake kontratua: merkataritza bulegoko eta bezeroari arreta emateko departamentuko arretarako telefonoaren, helbide elektronikoaren edo posta helbidearen bitartez. Baja indarrean sartu baino gutxienez 15 egun naturaleko aurrerapenaz jakinarazi beharko dio zerbitzua eskaintzen dionari. Telefonoz jakinarazten bada, operadoreak erreferentzia zenbaki bat eman beharko dio jakinarazpenari, baja eskaeraren eguna eta izapidea jasota geratu dela egiaztatzeko.
E-kontratuan iraunkortasun klausula agertzeak ez du eragotziko baja eskubidea gauzatzea, baina bestelako eraginak izan ditzake: iraunkortasunarekin loturiko hainbat abantaila galtzea, esaterako.

Operadorea aldatzea

Operadorea aldatzeko eskubidea dugu. Beraz, gaur egun dugun operadoreak ezin dio uko egin abonatu batek beste operadore batekin alta eskatzeari. Horretarako, gaur egungo operadoreari baja eskatu behar zaio.

Fakturazioa

Erabiltzaileak ordaintzeko modua aukeratzeko eskubidea du; ezin zaio inposatu fakturak bankuan helbideratzea.
Faktura ordaindu ala ez ordaindu, abonatuak erreklamazioa aurkez dezake operadorearen fakturazioarekin ados ez badago; operadoreak erreferentzia zenbakia eman behar dio erabiltzaileari, erreklamazioarne jarraipena egite aldera. Erreklamazioa aurkezten denetik kontatzen hasita, operadoreak hilabeteko epea du ebazteko. Operadoreak epearen barruan ebazten ez badu, edo ebazpena gustukoa ez bada, Kontsumoko Arbitro Batzordean edo SETSI Informazioaren Gizarterako eta Telekomunikazioetako Estatuko Idazkaritzan egin dezake erreklamazioa abonatuak.
Inteneterako sarbide zerbitzua ordaintzen ez bada, zerbitzu hori bertan behera utz daiteke, baina ez telefono zerbitzurako sarbidea.

Zerbitzua

Kontratuko baldintzak betetzen ez direnean, erreklamazioa aurkez dezakete abonatuek. Horretaz gain, operadoreek nahitaez igorri behar diote Administrazioari kontratuen eta eskaintzen edukia.
Zerbitzuan bermaturiko gutxieneko abiadurak alta kontratuan jasota geratu beharko du.
Interneteko zerbitzurako sarbidea eteten den kasuetan, zerbitzua kontratatu dion operadoreari erreklamatu beharko dio abonatuak. Aldiz, telefono zerbitzua eteten bada, telefono zerbitzua ematen duen operadoreari erreklamatu beharko zaio.

 

 

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52