Saltar al contenido

Telefonoaren ordainagiria

Abonu kuota, nahiz eta telefonoa ez erabili, zerbitzua izateagatik soilik telefono zerbitzua ematen duen konpainiari hilero ordaintzen zaion kopurua da. Abonu horren ordainketaren salbuespen eskaintzak gerta daitezke betirako edo denbora zehatz baterako. Telefonia mugikor digitalean kuota hori ez ordaintzeko aukera bada txartelak erosita, horietan aldez aurretik ordaintzen da dei bakoitzeko kontsumo-zenbateko bat.
Eginiko deien gastua. Gastu hori bi zatitan banatzen da: hasierako kopuru finko bat, deia egiteagatik ordaintzen dena eta beste kopuru bat dei bakoitzean erabilitako denboraren araberakoa. Oinarrizko telefonian bi kopuru horiek aldatu egiten dira deia metropolian, herrialdean, herrialdeartean edo nazioartean egiten den kontuan harturik (era berean, nazioarteko deiek prezio desberdinak dituzte eremuen arabera). Telefonia mugikorrean kopuruak aldatzen dira deia nazioartekoa den ala ez.
Norgehiagoka gero eta handiagoa denez, gerta liteke etorkizunean egindako dei bakoitzarengatik hasierako kopuru finko hori ez kobratzea eskainiko duten konpainiak egotea, Europako beste lurralde batzuetan gertatzen den bezala.
Dei bakoitzean erabilitako denbora kontuan harturik, egiten den orduaren eta astearen egunaren araberakoa izango da gastua, eta hainbat tarifa mota bereizten dira. Ez datoz bat enpresa hornitzaile bakoitzak tarifa mota bakoitzari aplikatzen dizkion ordutegiak, eta horrenbestez, komeni da bakoitzaren ordutegiak eta prezioak alderatzea.
Dei bakoitzeko gastu aldakor hori bai tarifazio unitateetan (pausuak) bai denbora tarte zehatzetan bai segundotan neur daiteke, eta azken sistema hori hobea da kontsumitzaileentzat. Segundoen araberako fakturazioan, kontsumitutako segundoak soilik ordaintzen dira; pausuen edo denbora tarteen araberako fakturazioetan, denboraldi hori guztia ordaintzen da, guztia erabili ez bada ere.
Beste kontzeptu batzuk ere faktura diezazkigukete, telefono aparailuen alokairua eta kontratatuta ditugun beste zerbitzu batzuk ere.
Arestian aipaturiko kopuru horiei Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) gehitu behar zaie, %18

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52