Saltar al contenido

Telefono zerbitzuen liberalizazioa

Europako Batasunaren ildoei jarraiki, zerbitzu horietan pixkanaka-pixkanaka sartzen ari da liberalizazioa eta enpresen arteko lehia.


Lehia hori telefono mugikor digitalen alorrean hasi zen bi operadorerekin, Airtel eta MoviStar (Telefonica Moviles-enak). 1998. urtean telefonia mugikor digitalean jarduteko lizentzia berri bat eman zen. Telefonia mugikor analogikoan, berriz, Moviline-ek dihardu (Telefonica Moviles-ena), telefonia mota hori teknika aldetik ez da digitala bezain aurreratua, baina landa eremuetan estaldura handiagoa du.


Oinarrizko telefonia edo telefonia finkoan, 1998. urteaz geroztik Euskaltelen lehia du Telefonicak (Euskaltelek gure Autonomia Erkidegoan dihardu, eta gainerako lurralde espainiarrean Retevision bere bazkideak jarduten du).


Sektore honetan lehia sartu izana guretzat onuragarria izan daiteke, baldin eta konpainia bakoitzak eskaintzen dituen baldintza eta tarifen informazio egokia badugu. Operadorez aldatu ez ezik, hainbaten zerbitzuak kontratatu eta deiak batarekin eta bestearekin egin ahal izango ditugu, beti ere kontuan harturik zein dei mota den (metropolikoa, herrialdekoa, herrialdeartekoa, nazioartekoa). Era berean, kontuan eduki behar da zein ordutan egiten den deia, konpainia bakoitzak egiten dizkigun eskaintza edo promozio zehatzak, eskaintzen diren zerbitzu erantsiak eta abar.


Hainbat operadore lehian aritzeak disfuntziorik sor ez dezan, honako hau arautu da:


a) Oinarrizko telefonian telefono zenbakia kontserbatzeko eskubidea dugu kokaleku fisikoa aldatu gabe, sartzeko operadorea aldatzen dugunean.


b) Lurralde esparru bakoitzeko telefono finko guztiak jasoko dituen telefono gida izaten jarraituko dugu, edozein dela ere zerbitzua eskaintzen digun konpainia. Horrelakorik adierazten badugu, gida horretan ez azaltzeko eskubidea.

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52