Saltar al contenido

Enpresa batekin sinatutako kontratua txandakako aprobetxamendu eskubideko etxebizitza baten salerosketarako. Erosleek ez dute jarraitu nahi eta deuseztatu egin nahi dute, baina saltzaileak ez du onartzen. Legala al da kontsumitzailea behartzea?

Erabilera turistikorako ondasun higiezinen txandakako aprobetxamendu eskubideei eta zerga arauei buruzko abenduaren 15eko 42/1998 Legeak zehaztutakoan oinarrituta, hamar eguneko edo hiru hilabeteko epea dago (hainbat baldintza betez gero), kontratua sinatu denetik kontatuta, hautamen librean egindako kontratuari uko egiteko zehatz-mehatz jakinarazi beharko zaio erakunde saltzaileari. Kontratua pribatua da, kontsumitzailearen eta enpresa saltzailearen artean, eta hainbat eskubide eta betebehar ezartzen ditu sinatzailearentzat. Alde batek bakarrik ezin du desegin kontratu bat, betekizun orokorretan aukera hori aipatzen den kasuan izan ezik edo, bestela, kontratua aldatzeko edo ezeztatzeko idatzizko aldeen arteko akordioa behar da.

itzuli

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52