Saltar al contenido

Baja eman dut nire Internet-operadorean, eta oraindik ere fakturak bidaltzen dizkidate. Nola erreklama dezaket?

Fakturazio, funtzionamendu, edo zerbitzua ematearekin lotuta dagoen edozein arazo izanez gero, lehenengo zure erreklamazioa dagokion operadorearen merkataritza-bulegoetako batera zuzendu behar duzu, hilabeteko epean, erreklamazioa eragiten duen arrazoiaz jabetzen zarenetik kontatuta. Erreklamazio hori zeuk egindako idazki informal batez egin dezakezu, edo modu formalean erreklamazio-orriak eskatuz. Zuk erreklamazioa egin ondorengo hilabeteko epean operadorearen erantzun egokirik lortzen ez baduzu, hauetara jo dezakezu: - Zure erreklamazioa Kontsumoko Arbitraje batzordeetara zuzendu dezakezu. - Horretaz gain, operadorearen erantzunetik hilabeteko epean, edo erantzuteko epea bukatzen denetik hilabeteko epean, idatzia aurkez dezakezu Telekomunikazioetako Estatu Idazkaritzan.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52