Saltar al contenido

Baja eman al daiteke nahi den momentuan?

Bai, behin Bezeroaren Arretarako Zerbitzuan jakinarazita, enpresak 15 egun ditu baja gauzatzeko. Operadorearen ez-betetzea dela eta eskatuz gero, berehalakoa izango da eta erabiltzaileak exijitu ahal izango du erantzuna jaso arte. Onartu berri den Kontsumitzaileak Babesteko Legearen aldaketaren arabera, baja emateko eskakizunak alta emateko eskatzen diren berberak izango dira. Horrek esan nahi du alta telefonoz egin bazen, baja ere telefonoz egin ahal izango dela, eta idatziz egin bazen, idatziz. Komeni da telefonoz egiten denean intzidentzia zenbakia eskatzea eta zenbaki hori gordetzea, eskaera egin zeneko eugn eta orduarekin batera, gerora egin litezkeen erreklamazioetarako. Gure gomendioa, dena den, baja idatziz eskatzea da eta frogatzeko moduan (ziurtatutako postaz eta jaso izanaren agiriarekin, edo burofaxez), NAren kopia erantsiz.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52