Saltar al contenido

Zer egin dezaket eskatu ez ditudan SMS mezu laburrak jasotzen baditut?

Debekatuta daude aldez aurretik eskatu ez badira. Saia zaitez zerbitzua publizitatzen duen zenbaki laburrera (lau zifradunera) BAJA hitza jasotzen duen mezua bidaltzen. Bestela, 902934612 telefono zenbakia duen AESAMera (Zerbitzu Mugikorretako Enpresa Elkartera) ere dei dezakezu, zerbitzu emailea identifikatzeko, eta, ondoren, hari ziurtatutako postaz jaso izanaren agiriarekin, edo, burofaxez, idatzi bat bidali, baja emateko exijituz.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52