Saltar al contenido

Ezbehar baten parte eman dut eta nire Aseguru Konpainiak ez dit inor bidaltzen eta ez die nire deiei erantzuten. Zer egin dezaket?

Alde batetik, bada aseguru etxeetan Bezeroaren Arretarako Departamentua edo Zerbitzua, eta, bertara jo daiteke gure kexu, erreklamazio edo adostasun eza aurkeztu edo jakinarazteko. Komeni da, beti ere, idatiz egitea, aurkezpen data eta interesa izan dezaketen datua guztiak (dagokion dokumentazioa, datu zehatzak, etab.) jasoz. Bestetik, aseguru etxeen artean eta derrigortuta ez badaude ere, gero eta zabalduago dago "Aseguratuaren Defendatzailearen" figura. Normalean, horretarako aseguru munduan sona duten entitate edo aditu independenteak izendatzen dira. Aseguratuaren Defendatzailearen erabakia loteslea da aseguru etxearentzat, baina ez kaltetuarentzat, hala balegokio, egoki irizten dituen bestelako lege ekintzak gauza baititzake. Azkenik, aseguratua jasotako erantzunarekin ados egon ezean, eta, betiere, aurreko urratsa gauzatuta, Aseguratua Babesteko Komisarioarengana jo daiteke. Horrek bai entitateari baita erreklamazio egileari entzun ondoren, txosten bat egiten du. Txosten hori, loteslea ez bada ere, erabil liteke, ondoren, defentsa argudio gisa ondoren gauza litezkeen ekintzatan, prozesu judizialetan, kasu. Bestalde, entitateak txosten horretan jasotako neurrian abian jarri behar ditu edota, ados egon ezean, ongi argudiatu beharko luke bere ezadostasuna. Bestela, Defendatzaileak hainbat diziplina neurri ezartzeko proposamena egin lezake entitatearen aurka.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52