Saltar al contenido

Zein urrats jarraitu behar ditut aseguru etxeari ezbeharra erreklamatzeko?

Aseguratzaileari ezbeharraren berri eman behar diozu ezbeharra ezagutu eta hurrengo 7 egunen barruan, ezbeharrari buruzko informazio osoa emanez. Aseguratzailea derrigortuta dago kalteordaina ordaintzera ezbeharra izan dela egiaztatzeko beharrezkoak diren ikerketak eta peritajeak amaitu ondoren eta, hala balegokio, ezbeharrak eragindako kalteen zenbatekoa ordaintzera. Nolanahi ere, aseguratzaileak 40 eguneko epean ordaindu behar du berak ezagutzen dituen gertaeren arabera zor dezakeen gutxienezko zenbatekoa, ezbeharraren deklarazioa jasotzen denetik kontatzen hasita. Aseguratzaileak kalteordaina ordaindu ordez ezbeharra jasan duen objektua konpondu edo birjarri dezake aseguratuaren izaerak ahalbidetzen duenean eta aseguratuak baimena ematen duenean. Ezbeharra gertatu zenetik hiru hilabete pasa badira eta gutxieneko ordaina eskuratu ez bada, aseguratuak kalteordainari diruaren legezko interesa eta %50 gehiago gehitzea eskatu behar du. Aseguru-etxeren batekin arazorik izanez gero, edo gure eskubideak urratu dituztela uste badugu, ez dugu ahaztu behar aseguru-etxe guztietan bezeroari arreta emateko departamentua edo zerbitzua izan behar dutela, aurkeztutako kexa eta erreklamazio guztiak artatzeko eta ebazteko. Erakundeek bezeroaren defendatzailea ere izenda dezakete, hari aurkezten zaizkion erreklamazioak artatzeko eta ebazteko, bezeroen babesari eta gardentasunari buruzko araudia betetzea indartzeko, eta finantza arloko praktika onak eta erabilerak sustatzeko.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52