Saltar al contenido

Auto-istripua izan dut; perituak oraindik ez dit txostena egin, eta berrogeita bost egun daramatzat autorik gabe. Konpainiako peritua ez da pasa oraindik, baina aitortzen du bere aseguratuaren errua. Zer egin dezaket prozesua azkartzeko?

Saia zaitez prozesua azkartzen zure aseguru-konpainiari behar den azkartasunaz ez jokatzeagatik kalte eta galeren ordaina formalki erreklamatuz. Nolanahi ere, aseguratzaileak 40 eguneko epean ordaindu behar du berak ezagutzen dituen gertaeren arabera zor dezakeen gutxieneko zenbatekoa, ezbeharraren deklarazioa jasotzen denetik kontatzen hasita. Aseguratzaileak kalteordaina ordaindu ordez, ezbeharra jasan duen objektua konpondu edo birjar dezake aseguruaren izaerak ahalbidetzen duenean eta aseguratuak baimena ematen duenean. Ezbeharra gertatu zenetik hiru hilabete pasa badira eta gutxieneko ordaina eskuratu ez bada, aseguratuak kalteordainari diruaren legezko interesa eta %50 gehiago gehitzea eskatu behar du.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52