Saltar al contenido

Lagun batekin hizketan, esan dit aseguruko primak garestitu egingo direla, baina niri ez didate jakinarazi. Eskubiderik ba al dut orain baja emateko? Zenbat denbora lehenago jakinarazi behar zidaten?

Kontratua deuseztatzeko denbora nahikoa emanez jakinarazi behar zizun enpresak primak garestitu behar zituela, hau da, indarrean dagoen kontratua amaitu baino hilabete bat lehenago, gutxienez. Ondorioz, bi alderdi hauek hartu behar dira kontuan: - Kontratuaren funtsezko alderdi bati -hala nola, prezioari-dagokion aldaketa egiteko adostasuna falta dela ikusten dugu, beraz, kontratua deuseztatzeko eskatzeko eskubidea izango zenuke. - Bestalde, falta bat egongo litzateke informazioa jasotzeko eskubideari dagokionez ere; hori administrazioko arau-hauste bat da, eta salaketa jar daiteke Aseguru Zuzendaritza Orokorrean. Horrek zigorra jar lekioke konpainiari.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52